Ordizia (Gipuzkoa)

Jaunartzea goizeko zazpietan Karmelitetan

Jaunartzea goizeko zazpietan Karmelitetan <p>Jaunartzea ahizparekin batera egin zuen Karmelitetan, goizeko zazpietan. Azkoitiko Uzin baserriko aitonak arkumea erosi zuen ospatzeko. Bizilagunek orraztu zuten. Organdilazko soinekoa eraman zuen. Jaunartze txikia eta handia izaten ziren eta baraurik joaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-025-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jaunartzea ahizparekin batera egin zuen Karmelitetan, goizeko zazpietan. Azkoitiko Uzin baserriko aitonak arkumea erosi zuen ospatzeko. Bizilagunek orraztu zuten. Organdilazko soinekoa eraman zuen. Jaunartze txikia eta handia izaten ziren eta baraurik joaten ziren.

Transkripzioa

-Eta komunioa ta nun...?
-Komunioa in giñun ahizpak eta nik, ahizpa zanak. Karmelitatan goizeko zazpiretan. Hori gogoratzen naiz, bai.
-Goizeko zazpiretan?
-Zazpiretan. Eta basarriko aittonak, esan dizutenak, Usingook, Azkoittikook, ba arkumea o; asteazkenetan etortzen zan autobuse Azkoittitik. Oain ez, baiño orduun asteazkenero.
-Azkoittitik Ordizira?
-Ordiziara, feria zanen, asteazkenen, azoka. Eta arkumea o ez dakit ze ekarri zuen, zelebratzeko komunioa. Eta komunioa ein giñun bi ahizpak batea. Eta gogoratzen naiz beheko bizilagunek, solterak zien, eta tenasilla batzukin rizo batzuk in holaxe, eta jo, ze ote gean eta. In giñun hamaika urtekin, hamar-hamaika urte eukiko giñun. Baiño pozik!
-Ze jazten zan orduan komunioan?
-Eaman giñun, oai abitoa eamaten due, ba ez, organdillazko soiñokoa.
-Nundik ateratzen zittuzuen soiñokoak?
-O baten batek utzi o hola.
-Eta ze izaten zan, komunio txikie ta haundie...
-Bai, bai. Bai, bai, bai.
-Biek ein zituzun zuk?
-Bai. Txikie eta haundie. Dana batea, baiño goizeko zazpiretan, esaten dizut. Goizo, goizo.
-Eta zer jun biehar izaten zenuen, baraurik?
-Baraurik jungo giñen. Ordun nola zan baraurik, oain ez; oain komunioa juten bazea hartzea, juten zea... Ordun ohittura hori...
-Nun, Ordiziko parrokian egin zenun?
-Karmelitatan, esaten dizut. Karmelitak zaukaben kapilla eta horik ematen zuen larunbatan ez bazan igandetan meza; horrutza juten giñen, hor nebillen eskolan eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia