Donostia (Gipuzkoa)

Norbait hiltzen zenean I

Norbait hiltzen zenean I <p>Hildakoa bizkarrez eramaten zuten. Mantu beltzak eramaten zituzten hiru emakumek hilera elizkizunerako. Aulkiak elizan, izenarekin. Familia bakoitzak bere tokia zuen kandela jartzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-115-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hildakoa bizkarrez eramaten zuten. Mantu beltzak eramaten zituzten hiru emakumek hilera elizkizunerako. Aulkiak elizan, izenarekin. Familia bakoitzak bere tokia zuen kandela jartzeko.

Transkripzioa

-Eta hildakua etxian eoten zan ezta, lehen, beti? Bueno, orain dela oso gutxira arte.
-Bai, bai, etxian, hoixe.
-Etxian, eta...
-Eta etxetikan, ahal zan bezela, bizkarrian askok, geroa ya hasi zian, kotxiakin ta hasi zian baiño, aurreneko, bizkarrian.
-Bizkarrian?
-Bai.
-Eta, atzetik, familiakuak eta, emakumeek kapa...
-Hiru izaten zien, hiru kapakin: bat haundiya, erdin, bere zeaik haundiyena, o emaztia zala o, ez dakit ba nik zer.
-Alaba eo...
-Andria, o hoitakon bat. Ta harek, haundiya eamaten zun, ta geo beste bi, aldamenian txikik, hola, mantak.
-Mantak?
-Mantak, zea bezela, beltzak, e. Beltzak.
-Beltzak. Eta burua're tapatuta ala?
-Bai kaputxa, kaputxa bezela, tapatu ez, tapatu ez, e!
-Tapatu ez? Kaputxa.
-Tapatu ez, baiño, bai, kaputxa. Izaten zuen, eta beltxa, zintakin. Eta hua jantzi ber izaten zuen entierrotan.
-Ta kapa hoiek ze egoten ziran, elizan gordeta ala?
-Bai, baten batek eukitzen zitun.
-Txandatu iten ziran, beti berdiñak.
-Bai, bai, hoi da.
-Eta gizonak...
-Gizonak ezer ez.
-Beltzez. Hori emakumiena zan?
-Emakumiena zan.
-Manta edo, kapa hori.
-Bai hiru emakume, [...] hil zanen, hil danen, zeana, ezta? Eo alaba, emaztia eo, ez dakit ba nik.
-Ta gero elizan, etxe bakoitzak bazeukan bere tokiya?
-Ez, hori ez.
-Bere aulkiya eo?
-Sillak, sillak bai, batzuk, gutxi e. Sillak danak izaten, dana sillaz bete zan, eta nahi zunak zeatu, ba bere izena jartzen ziyoen, han koxkan. Beste batzuk berriz batez ta, ahal baldin baue tokiya harrapatu, harrapatzen zuen ta.
-Eta norbait hiltzen zanian, kandelarik edo jartzen zan?
-Bai, bai.
-Hori toki jakin baten ala?
-Toki jakin batian.
-Denek toki berian, ala familiya bakoitzak beria zekan...?
-Ez, ez. Bakoitzak beria. Bai, uste det baietz. Bai, bea "según" ohitura izaten da, toki, gutxi gorabehera, ezta? Ez det esaten "exacto", baiñon izaten zuen beren zea.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia