Ordizia (Gipuzkoa)

14 urterekin inprentara lanera

14 urterekin inprentara lanera <p>14 urterekin Nadal inprentan hasi zen lanean. Familia batek lan egiten zuen bertan. Kaxak forratzen zituzten eta enpresetara bidali. Egunean zortzi ordu lan egiten zituen eta 37 pezeta eta erdi irabazten zituen astean. Gutxi zen, baina moldatzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

14 urterekin Nadal inprentan hasi zen lanean. Familia batek lan egiten zuen bertan. Kaxak forratzen zituzten eta enpresetara bidali. Egunean zortzi ordu lan egiten zituen eta 37 pezeta eta erdi irabazten zituen astean. Gutxi zen, baina moldatzen ziren.

Transkripzioa

-Eta gero orduan eskolara Karmelitetan hasi ziñen eta hamalau urtekin utzi.
-Bai. Lanea zan, este..., inprentaa, bonboiak eta kajak sartzeko oso koloriñetako polittak eitten zien eta lana eitten zuen bertako famili guztie, seme-alabak eta matrimonioa zaharrak, seme-alabak, semek eta bi alabak.
-Nun zegon inprenta?
-Oain ez dakit segitzen dun zeatik bastante suerte txarra; hil zien, zaharrak hil zien eta gaztek e bai batzuk. Ba zinea ezautze dezu, Ordiziako zinea?
-Bai.
-Bueno ba, gero iskillerak dare, goittik behera, iskillera hortantxen bertan ezkerreta. Eta usten det eskubirakoa re berana daukebela.
-Nola izena zun inprentak?
-Nadal.
-Eta zer egiten zenun han, kajak eta...?
-Itten zien kaja horik, eseri eta eskutan, forrau, forrau. Gaiñezko adornue ipiñi. Eta gero enpresata bialduko zittuen edo nun itten dittuen bonboiak, hori. Eta gero itten zuen e este... jaboia sartzeko, bizarra kentzeko, bai, barra horik, kaja horik. Eta hori ere forrau; hoixe zan horko lana. Oso politte, oso politte. Hor egon nitzen, bai, eta hortikan erten eta juten nitzen ikastea, hori esan dizut, karmelitatan ibili nitzenen gero juten nitzela honena ikastea. Baiño gero, klaro, edaden sartzen ari nitzela, josten ikastea.
-Eta lehen esan dezun inprenta hartan zenbat denborako lana?
-Ba egon nitzen...
-Egunen zenbat ordu?
-Zortzi ordu izengo zien. Goizeko zortziretan bai jun eta atsalden.., etxea etorri bazkaltzea ta atsalden seietan.
-Eta dirua ondo irabazten zan?
-Ba esangoizut, treinta y siete cincuenta... Hoetamazazpi, hoetamazazpi terdi asteen.
-Ta orduko bizimodurako zer zen, asko?
-Ez, ez. Ez asko eta ez gutxi. Gutxi irabazten zan, gutxi irabazten zan, baiño norabittea jun, zegatik behar ziñun-eta.
-Moldatzeko lain.
-Moldatzeko lain, bai. Guretzako lain, bai. Etxen attek ez ziguen kentzen, bai ematen giñun zerbait baiño.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia