Umetako jolasak: kaniketan, diaboloarekin...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-025-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetako jolasak: kaniketan, izkutuka, diaboloarekin, tortolosetan... Igandeetan kartetan jolasten zuten, musean ez zuen sekula ikasi eta pena du.
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko maiatzaren 23a
- Iraupena: 0:02:37
- Erref: ORD-025/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Aisia » Taberna giroa » Jokoak
Transkripzioa
-Eta orduan ze jolas eitten zittuzuen?
-Ba jolasak eitten giñuen asteen kanikatan, kanikatan, estee... izkutuka eta hola bata besten atzetik, sokasaltoon, "al diabolo" horrekin ibiltzen giñen.
-Tortolexetan e bai?
-Baita. Gaiñea margotua genduzken gorri-esmaltekin emanda ta. Hori gogoratzen naiz. Ez dakit zer gehio. Gero igandea aillegatzen zanen, ba hamen beheko etxe honetan ude-ta denbora baten goiko depositora juten da egunero zuen etxetik, goiko deposito horretan juten da hamen bizi dana oain, baiño leheno bizi zien beste batzuk. Betiko lagunek. Amak lagunek eta gu´re bai lagunek alabanak-eta. Eta igandetan gure kapritxoa zan kartatan, zeiñek bata bestei ze, aber ze irabazten giñun o ze itten giñun o zer. Kapritxo hori. Eta arratsaldetan lagunekin. Igandea aillegatzen zanen´e ba karmelitatan gela bat bagenduken eta kartatan. Gaiñeaz amorratzen, e!
-Zeiñek erakusten zizueten kartatan?
-Ez dakit. Errexena. "a la mona" edo "al cuatro", laugarren urrezko... eze askoik ez. Baiño errexena.
-Musean eitten zenuen?
-Ez. Nik ez det ikasi, egie. Eta oain pena ematen dit. Zeatik gauza asko dare ikasi beharrekok. Baiño ordun ez diozu inportantziaik ematen eta geroa edaden sartzen ai zeala konturatzen zea.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!