Ordizia (Gipuzkoa)

Gerra garaian Azkoitiko baserrira

Gerra garaian Azkoitiko baserrira <p>Lau anai-arreba ziren. Gerra garaian, amarekin autobusa hartuta, Azkoitiko baserrira joan ziren bizitzera. Baserrian, ogia egiten zuten eta ez zuten goserik pasa. Familia osoa joan zen Azkoitira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-025-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lau anai-arreba ziren. Gerra garaian, amarekin autobusa hartuta, Azkoitiko baserrira joan ziren bizitzera. Baserrian, ogia egiten zuten eta ez zuten goserik pasa. Familia osoa joan zen Azkoitira.

Transkripzioa

-Zenbat anai-arreba ziñeten?
-Gu gea hiru -bat hil da baiño-, hiru neska eta mutil bat. Hiru neska ta mutilla.
-Gerra-denbora ezagutu zenun?
-Bai. Gutxi. Bai. Nola jun giñen, hori dauket gogon, amakin eskutik hartu ta plazatik, eta plazea zegon, militarrak izengo zien, nik ordun ezta ulertzen´e, hainbeste jende autobusa hartzea basarrira juteko. Basarrira jun giñen eta han.
-Nungo baserrira?
-Usingo, esan dizut, Azkoittira.
-Hemendikan harutza jun ziñeten gerra zalako?
-Bai. Eta han egon giñen bastante denboran. Aber, ama etortzen zan noizin behin ikusteko aber zer mouz edo zeon. Berriz´e juten zan kontukin gureana, gu txikik oaindik. Ta amona zanak erakusten zigun, ai! Bildurrez danok baiño berak, han baakizu, babarruna zeola etxen eta garie han asko itten zan, iriñe itten zuen, ogie etxen bertan itten zuen; faltaik ez giñeukan, eta gu giñen zaharrenak, ordun gu zaharrenak, eta ba han.
-Zuk ogirik itten zendun?
-Nik ez. Amonak eta izebak itten zuen ogi batzuk. Eta gu juten giñenen´e opil txikik, sugea dan bezela holaxe biribildu ta... Ta guk pozik, eta berak´e pozik. Gaiñeaz beti noiz jungo, noiz jungo ote giñen.
-Zenbat denbora egin zenuen han, asko?
-Bastante, bastante denbora eingo giñun, bastante, ez naiz gogoratzen hori, baiño bastante denbora.
-Zer jun ziñaten, aitta-amak eta zu, danok jun ziñaten?
-Danok, bai. Danok egon giñen han.
-Aittek ez zuen gerrara jun beharrik eta izan?
-Ez, ez. Soldauska´re aittek ez zun izen zegatik aitte nola hil zekon gazteik, bera umea, eta aitte hil zekon eta etxen arrebak eta ama alargune, ba laguntasune o.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia