Donostia (Gipuzkoa)

Bost hilabeterako, babarrunak jaten

Bost hilabeterako, babarrunak jaten <p>Umeak zaintzea zen bere lana baserrian. Lehen, pardelik ez. Aia, meriendatzeko. Babarrunak, txikituta, bost hilabeterako. Denak batetik jaten zuten. Postrea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-108-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umeak zaintzea zen bere lana baserrian. Lehen, pardelik ez. Aia, meriendatzeko. Babarrunak, txikituta, bost hilabeterako. Denak batetik jaten zuten. Postrea.

Transkripzioa

-Eta umetako lanak, zuriak, baserriyan, zeintzuk zian?
-Neriak izan zian umiei kontu itea. Nere senidei kontu iten. Haik kakak eitten zuenian hairi pardela garbitzen. Pardela ez, hain galtza zikiñak garbitzen!
-Lehengo pardelak-eta…
-Ez zan pardelik ta ezer’e… galtzetan goitik behera iten zuten, dena zikinduta ibiltzen zian, o ibili giñen, e?
-Pardelik ez, orduan.
-Ez zan pardelik, ez zan pardelik, ez. Dena hoixe, zikinduta, dena holaxe.
-Eta dana garbitu ber…
-Dana garbitu bihar, buuuuf…
-Eta umiei kontu iteko-ta, umiei jaten emateko-ta…
-Nik asko eman diyet nere senidieri bai… buf.
-Oso txikitan ze ematen zitzaien?
-Bakizu ze merienda ematen zan? Aya! Bakizu ze dan aya?
-Iriña…
-Iriña, ogiriña… iriña esniakin. Ta azukriakin. Papilla bat bezela, lodi-lodiya. Hua meriendan behintzet hua izaten zan. Ta gero bazkaltzian babarrunak, ordun ez zan pasapurerik ta ezer’e, tenedoriakin txiki-txiki in, ta hua. Ta txokolate ta ogiya ta. Txikitan hasi giñan gu jaten, hola, bai.
-Tontokeri gutxi zeon orduan, ezta?
-Honbre, ze eongo zan.
-Tititik, ya gero poliki-poliki denetik jatera…
-Denetatik, bai. Babarrunak, babarrunak esaten zuen bost hillebeteako ya hasten giñala jaten babarrunak. Ordun babarrun asko jaten zan, e. Lentejak ta hola gutxi jaten zan, e. Babarrun asko ta makarroyak´e bai. Ta patata ta holako gauzak jaten zian ordun, e.
-Babarruna iya egunero.
-Bai, babarruna eunero, eta gaiñea, bakizu nola jaten genun? Erdi-erdin jarri fuente haundi batian babarruna, ta handik denok. Batetikan, hola, bidetxurra iñez, tantoka-tantoka-tantoka.
-Orduan, komeniko zan azkar ibiltzia!
-Zuk´e ingo zenun hoi? (senarrari) Ez, e? Zuk ez zenun ezautu hoi, e? Beira, nik hoi bai.
-Ba komeniko zan, azkarrenak ondo baiña bestiak igual gosetuta gero...
-Halaxe iten genun, bai.
-Eta postre bezala ta…
-Keba!
-Sagarra-eta?
-Bai, sagarra zanian etxian sagarra, ta “arroz con leche” iten zun, bai, amak.
Intxorrak ta holako gauzak.
-Gaztaiñak eta bai?
-Bai. Baiño guk postre bezela… ez ziguen propiyo jartzen. Jaten giñunian intxaurrak atsaldeko erdin, atsalde erdin hartu ta jan ta…

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia