Saturrarango presoen umeak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Saturrarango presoak ume txikiekin edo haurdun etorri ziren asko. Haurrek hiru urte zituzten arte bakarrik eduki zitzaketen han. Falangeko andreek-eta ostu egin zituzten hainbat ume hiru urte betetzen zituztenean. Beste hainbat ume Ondarroako familiek hartu zituzten zaintzeko. Horietako batzuk Ondarroan geratu ziren bizitzen. Izen batzuk aipatzen dituzte.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:02:07
- Erref: OND-011/040
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Jaiotzak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Patxi: Bestelanik, hor ba eitten eben umik, hor hainbeste umek eitten eben /etxeben/ horra sartzen zin presak eta batzuk ume txikixak aldin eukezela; beste batzuk, estadun datozela. Eta ordun, ume txikixak, 3 urtetik goruzkuk, umik eitten eben, honek Falangeko emakumik eta dirodunak juten zin eta umik hartu han, ostu umik, amai eskutatik kendu, eta eurak eruten eben, eurak beste batzuai saltzeko. Eta holanik, erun eben ume asko. Legi ipini eben holan dala hiru urte arte: hiru urte arte umik eukin zeinkin bertan, baiñe hiru urtetik aurrea ezin zeinkin euki, eta, ordun, horretxek jentiorrek, erun eitten zittun. Eta Ondarrun holan familixak eukezenak, presak eukezela esaten gendun, hoxe laguntasune emoten dotsenak. Batzuk lortu eben, hiru urte baiño lehen umi atati handik euraneko etxea aman konformidadiaz. Eta euraneko aitte etxin hazi, horrek libra eitten zin gero kentzea amai eskutatik. Eta holan kaso batzuk egon diz: Maria Laura
- Jesus: Bai.
- Patxi: Pasion.
- Jesus: Bai.
- Patxi: Eta holantxen, ba, hiru-lau kaso egon diz, eta ondion holantxen Ondarrun bixitxen dazenak, handixeik eskutatik librata.
- Jesus: Bai, Maria hil zana, haxe andri.
- Baiña, ostu ebiezan umietariko batzuk?
- Patxi: Ez, han hiru urte ein ixan baben, gero ostu eingo zittuezen.
- A, klaro!
- Patxi: Ta ama geatzen zan ume baik bixi guztirako. Aurretik hamen, eta urtik pasa eta gero, amak kartzelatik urten ebanin, bittartin jateku eruten dotsen horrek familixorrek, ta horraxe jun zan. Batzuk hor egon zin denpora batez eta gero, euran herrire jun zin. Beste batzuk euran umi hamen laga eben. Beste batzuk umiaz bixitxen geatu zin. Eta bixi guzti hamentxe ein eban, Pasionen amak hamentxe ein eban. Pasion beran umi hamentxe ezkondu zan ondarrutarraz ta hamentxe bixi da. Aume einde da gaur egunin.
- Jesus: Beran gixona hil zan.
- Patxi: Eta beste bat, Maidolos pelukerin-eta lobatzat modure beran ama jun zan hara bixitxea eta hil arte hamentxe bixi ixan da.
- Jesus: Famosu Txurruka pelotaixan famosun andri. Txurruka famosu mutrikuarra handixe. Haretxen andri ixandaku.
- Patxi: Hor beste histoixa bat da Saturraranen, guk historiazalik badabiaune. Eta ongo urtitan pelikuli be ein dabe, dokumentala be bai.
-Pelikulia ein dabe, baina hori, azkenian…
- Patxi: Ontxe zabaldu da Saturraran hamen.
- Bai.
- Patxi: Horretxek zabaldu dau.
- Bai, eta liburuek.
- Patxi: Liburuk eta gauzak.
Egilea(k): Xabier Urteaga Zendoia (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!