Azpeitia (Gipuzkoa)

Gerran fusilatutakoak

Gerran fusilatutakoak Gerra garaian fusilatutakorik egon zen. Denen begi bistan fusilatu zituzten, apaizak konfesatu eta gero. Hil eta gero, haien zapatak kendu, eta hiletara joan zenik ere bazegoen. Garai hartan, amorru handia zegoen jendearen artean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-013-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaian fusilatutakorik egon zen. Denen begi bistan fusilatu zituzten, apaizak konfesatu eta gero. Hil eta gero, haien zapatak kendu, eta hiletara joan zenik ere bazegoen. Garai hartan, amorru handia zegoen jendearen artean.

Transkripzioa

-Fusilautako jendeik-eta, izan zan hemen?
-Ba fusilautakuk bai, bazien fusilautakuk´e. Gure gizonak hemen behin baiño gehiotan esan izen zun, bea´re eon zan hure´re, hure nazionalistie zan ta, kartzelan´e eon omen zan, Azpeitiko kartzela baten. Eta beak esaten zuen, bi ein omen zituen atea, esan... batenbat jun omen zan eta apaizek konfesatzea nahi baldin bazeben, ta gero bazekiyen beak hil in ber zebela, eta bi gizon behintzet konfesau zitun. Beakin batea zeuen, apaize´re nere gizonakin batea zeuen kartzelan.
-Apaiza kartzelan zeon?
-Bai
-Zeatik zeon?
-Hure´re jakiñe ba, hure´re politikue zala ta! Kartzela. Eta gero hantxe kartzelan aber apaizik ba al zeon ta baietz ba, ta hala jun omen zan. Ta gero harek esan omen zun: "Bat behintzet seguru-seguru zerure jun dek, bestie´re hor nunbait, baiño gizon jatorrak dituk". Ta in zeben goizaldien, eta gure etxien aurrien, urruti zeuen e, baiño kamiño bix-bixten eman haraxe ta bota, tirotute. Kartzelatik atea ta hantxe. Gure bixten, etxetik bixten, bi gizon han botata. Eta... Urrestildarra zan gizona behintzet. Eta, aitu nuen, haren zapatak jantzi ta bean entierroa jun zala, ta holakuk aitze zin ordun´e. Lehenengo tiruk eman, gero gizonan oiñetakuk hartu ta bean entierroa jun ta. Oaiñ´e badala baiño orduntxe´re bazan...
-Isilago pasauko zien gauzak ordun.
-Ene... Bai baiño ordun elkarrentzat amorrue earra zan ba.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia