Amasa-Villabona (Gipuzkoa)

Fusilatuak eta kartzelaratuak

Fusilatuak eta kartzelaratuak <p>Amasan ez, baina Villabonan lau bat pertsona hil zituzten. Kartzelara ere eraman zituzten batzuk, itsasontzi batean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amasan ez, baina Villabonan lau bat pertsona hil zituzten. Kartzelara ere eraman zituzten batzuk, itsasontzi batean.

Transkripzioa

- Ta Amasan bertan ordun ez zan gertatu, ez dakit ba, Astiasun bezela herritarren arteko lixkarrik, batzuk errekete boluntario in diala, bestek nazionalistak diala?
- Hori ez det zeatu baiño hil bai in zittuen Villabonan.
- Bai ezta?
- Hil zittuen. Bai.
- Nola izan zan hori?
- Ba hori hartu ta eman ta hil ta kitto! Nazionalistak ziala ta, jakiña etorri zian beste napar hoik ta nazionalista hoik gorrik zian.
- Ta ze baserritakokok hil zittuen?
- Ez, amasan baserritakoikan ez zuen hil. Villabonakuak hil zittuen.
- A Villabonakoak?
- Villabonakoak, Amasan ez zuen iñor hil.
- Zenbat edo?
- Lau bat behintzat bai, gutxinez, gutxinez bai. Eta gero kartzela eman zittuenak'e bai. Osea que barkuba esaten zuen, barkua, barku batean eman ta eduki zittuen.
- Barkua?
- Barku batian bai.
- A bai e?
- Bai. Ez dakit ze izen izango zun baiño bastante denboan egondu zian.
- Lanen?
- Ez, kartzelan bezela.
- Baiñon barkun?
- Barkun.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia