Andoain (Gipuzkoa)

Andoaingo karlisten jarreraren larritasuna

Andoaingo karlisten jarreraren larritasuna <p>Gerra Andoaina iritsi aurretik, beldurra zegoen herrian. Zerrenda bat eginda zeukaten herriko karlistek Andoainen, familia bakoitzeko gizon bat fusilatzeko. Gerora, karlista haiek konturatu ziren egin zutenaren larritasunaz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra Andoaina iritsi aurretik, beldurra zegoen herrian. Zerrenda bat eginda zeukaten herriko karlistek Andoainen, familia bakoitzeko gizon bat fusilatzeko. Gerora, karlista haiek konturatu ziren egin zutenaren larritasunaz.

Transkripzioa

- Hari Andoaingo beste batek esan ziyon, geo ordun, geo, hola kalian ikusita, hoi baiño leheno e, hoi gertatu baiño leheno; "oaingo hontan Andoaiñen, ez dek familik lotuik be geldituko", "motel ze ai haiz esaten nei, nik oain dala, zea urtebete hontan andria hilla ta lutuakin nao", "ez, hiregatik ez diat esaten". Pentsa zazu, ze pentsamentu zauzken haik Andoaiñea ailleatzeko.
- Soldadu haik?
- Soldadu haik ez, Andoaingo batek.
- A.
- Soldadu haik geo, geo zian soldadu haik. Geoztikan zian soldaduk etorri, hoi gertatu orduko preparatzen hasik hemen karlistak eta jende hua. "Oaingo hontan ez dek Andoain [...]". Zeatikan pentsa zazu, Andoaiñen, komandatziya oain "casa cultura" daon horretan zeon ta brigadak zeon soldaduk, Guardia Zibilletako brigada. Ta hue etorri zan Elixondon Restoran o taberna dao, hor plazan, elizan aurrekua; ta Elixondo zaharrana: "Oye, Elizondo, ¿qué pasa aquí, en este pueblo? Quinientos para fusilar y entre ellos cinco sacerdotes". Ta Elixondo zaharran hoi burubai heldu ta "hombre, hombre, por favor, no haga usted caso a esto, no haga usted caso". Pentsa zazu, famili bakoitzeako bat hiltzeko primatuta zauzken hoik. Hemengo jendiak, karlista jendiak.
- Nundik ateatzen zittuen ba, hainbeste etsai, hainbeste...?
- Bakizu, ordun errex [...] firmatu. Baiño geo, ze in deu guk pentsatzen hasi zianian, ordun komerik. Geo, plakatzen, plakatzen, plakatzen, ta geo zuloa beak'e. Nik izen ta guztik esango nittuke baiño ez dittut esan nahi, holako holako ta halako. Hemen.
- Herriko jendia bazan?
- Herriko jendia. Inbidiya, alkarri nundik izurratuko ziyoen. Baiño geo, kontuatu zian; katolikok zian batzuk eta "joño, ze in deu guk, ze in deu?". Erotuta ibilli zian ta! Erotuta. Esango dizut, nere anaiya zaharrenak, ni baiño lau urte gehiyo, oaindik bizi da. Ta hua zeon Etxeberrietako petrillan gaiñian exerita ta pelaiyuak zatoztin, esaten dizut ba, bere banderakin ta bakizu beren desiflian ta. Ta haikin zeon sarjentua, beste gixajo bat zan hua're sarjentua haikin zeona. Gure anaiya exerita. Ta harena jun petrillea ta "hi ez al dakik bandera pasatzeakoan zutik jarri behar dala?", ta matraillian jo zun, mutikua. Banderakin, pelaiyua, bandera españolakin hola zijuaztin ta matraillian jo.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia