Andoain (Gipuzkoa)

Trenbideko gertaera gerra hasieran

Trenbideko gertaera gerra hasieran <p>Erreketeak Andoaina Belabietatik barrena eta tren txikian etorri ziren. Tropa trenean zetorrela, trenbideko erraila kendu egin zuten eta gizon batek abisua eman zien trenekoei, makinista laguna baitzuen. Gerora, portaera ona eduki izanaren agiria eman zioten gizon hari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-045-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erreketeak Andoaina Belabietatik barrena eta tren txikian etorri ziren. Tropa trenean zetorrela, trenbideko erraila kendu egin zuten eta gizon batek abisua eman zien trenekoei, makinista laguna baitzuen. Gerora, portaera ona eduki izanaren agiria eman zioten gizon hari.

Transkripzioa

- Nundik etorri zian reketiak Andoain aldea?
- Reketiak? Hoik hemen Belabietatik barrena baiño beste... Nik alde in nun ordun hoik etorri baiño leheno e? "Así que" nundik etorri dian nik dakit hortik etorri ziala. Ta beste batzuk etorri zian tren txikin honea; ta gaiñea esango dizut, tren hartan zatorren soldadu pilla bat ta tren ferrokarrillekok in zuen railla kendu zuen ta nere lagun horren aittak, bijilantia zan perrokarril hortakua, ta errailla falta zanian, bere laguna mekanista zatorrena, "Joño! Barriola zatorren makinistan ta!" [...] Ta ze in zun korrikan jun ahal zun bidian ta trenan aurrian jarri ta eskukin hasi keiñuk itten. Ta harek hua ikusita geldittu ta hango kapitanak esan "a ver qué tiene ese señor?" ta horrek esan, Barriola horrek esan emen zion "no, no, es un amigo mío; ya tendrá algo cuando éste ha salido". Ta trena geldittu omen zun, ta "ze pasatzen da?", "hola ta hola, railla kenduta ziok". Ta ordun jun emen zian harea, ta geo horrek esan omen zion "bueno, rail hau jartzen laguntzen badiazue, makina mutillak [...] badizue, jarriko diagu", railla han emen zeon ba! Ta soldadu beak lagundu ta harek erakutsi, zea zan ba horko jefe itten zuna ferrokarril hortako, ta railla jarri, ta pasa zan trena hemen tropakin, honea etorri. Nik hoi ikusiya ez e? Nik orduako Zautza alde iña nitzan ta. Baiño nekin apaltzen zun mutill horren aitta zan hola.
- Ta harek makinista bere laguna?
- Makinista bere laguna ta harek ordun Karrika jun ta... Ta geo hari eman ziyon "un certficado de que buena conducta".
- Hara!
- "Claro", kondukta ona in zun harek eta.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia