Arrantza asko ugaritu II. Mundu Gerrari esker
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: OND-011/024
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » II. Mundu Gerra (1939-1945) , Itsasoa » Arrantza-kanpainak , Itsasoa » Arrantza motak » Kostaldeko arrantza , Itsasoa » Arrantza motak » Alturako arrantza , Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak
Transkripzioa
-Gero hortik etorri zan, hau gerri amaittu zanin, Bigarren Munduko Gerratik urten eban, eta ordun...
-Arrastreruk Gran Solera ta ezin jun...
-Hori xan Gerra Mundialak urten ebanian.
-Baiña gu harutz ezin jun.
-Baiña horrek urten eban, Gerra Mundialak urten ebanin hamen Españiako gerria amaittu eta gero Gerra Mundialak urten ebanin, ordun Frantzin ez ebizen arrantzan, eta alemanak be euran gerri ta abar eta ezin. Eta gero hamen arrasteruk eta hemendik eta Gran Solera bittartin arrasteruk ibiltzen zienak, han ez zebizenetik arrantzan, han urte bat eta bixan eta hiruan ein zan legatzez bete zan itsasu. Eta haraxe juten zin.
-Haraxe juten giñan.
-Eta gero hortik urte horretan hamen txalopak ein zin, gerria amaittu zanin txolopak hasi zin pixkaka-pxkaka, ta arrantza gehittute euan, arraiña gehittute euan asko eta urte aberatsak izan zin arrantza aldetik. Urtietan-urtietan.
-... bajurako danak kasi desintegra ein zin, gitxittu asko, eta arrastera jo eben.
-Baiña aurretik bajurara jun zien asko gehitzen jun zien, handitzen, nausixao, txalopak handixauak, inddar gehixaokuk eta ba gero horrek ekarri eban ba inbertidutia arrasterun han etekiñe segurua zalako. Eta gero holantxetik arrastera sartu giñan, ba hamen irabazten gendun soldatie..., arraiña atrapaten bazan, ba haren arabera kobraten gendun. Ez bazan arraiñik atrapaten ba ez [geunkan] ezebe. Ordun ba, norbere [...] makiñan hasi giñan, ze makiñan egon zalako aparte honenbesteko bat, hillien fijo egoten zan. Eta gero arraiñana irabazixa aparte. Eta ba ezkondu eta umiak eta gauzak eta irabazixa segurutxuao eukitzearren. Horretxeaitxik zan arrastera jutia.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!