Mutriku (Gipuzkoa)

Itsasontziaren prestaketa

Itsasontziaren prestaketa Atun, zimarroi eta abarretara joaten ziren. Urte batean atunik ez zegoela eta Aljecirasera joan ziren arrantzara. Itsasontzia beti egoten zen prest; nola prestatzen zuten azaltzen du. Patroiaren ardura izaten zen gauzak antolatzea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Atun, zimarroi eta abarretara joaten ziren. Urte batean atunik ez zegoela eta Aljecirasera joan ziren arrantzara. Itsasontzia beti egoten zen prest; nola prestatzen zuten azaltzen du. Patroiaren ardura izaten zen gauzak antolatzea.

Transkripzioa

-Hara behera zetara, atunetara joaten zineten?
-Atunetara. Atuna, alistaua, zimarroia. Osea ke “túnidos”. Hori ien zan udan. Urte baten hemen eman zon faillo atunak, eta jun giñan Madalenak arte hona jun giñan itsasora, Azores aldian-ta ibilli giñan eta iñok ez gendun arraiñik ekarri, gehixenak hiru milla kilo-edo ekarri genduzen, eta hemendik nora-nora jo bihar ba eta nik ein nuen hartu ta abante, Madalenak pasatu zienian erten gendun itsasora eta arraiñik billatzen ez eta jun giñan Algecirasea arte eta gero gure atzetik etorri zien ixa danak, Mutrikuko... Hemen geratu zian bost o sei barku txikixenak eta gero beurek atun haundixenak harrapau zittuen hemen, gero sartu zan atuna-eta. Baiña guk han harrapau gendun zimarroia ta atuna-ta ondo. Eta etorri giñan Galbarixuetan danok barku danak juntatu ta autobusak hartu ta autobusetan etxera etorri giñan. Akordatzen nai Algecirasetik Mutrikura arte luziaua (...) biajia!
-Lehen esan dozu politenak izaten zirela antxoetia, atunetia eta bixigu-ta. Barkua igual preparatzen zan?
-Bai, barkua preparauta egoten zan beti, barkuak ez zakan, aparejuak bihar zixuen diferentiak, bixigutarako bihar zixuen kordia eta antxuatarako bihar zendun sariak, lelengo maillatakuak eta gero zerkokuak. Eta atunetako bihar izaten zan, orduan pertxalakin ibiltzen giñan, eta pertxalak. Etortzen giñan, egun baten preparatzen gendun pertxalak, kendu saria, pertxalak hartu, aparejuak harutzian itsasorako preparatzen genduzen eta sartzen genduzen sokak eta holako gauzak (...) pitxak-eta, abante itsasora. Eta itsasuan bakoitzak bere aparejuak preparatzen zittuan eta taka (herrira?).
-Eta zeinek erabakitzen zuen?
-Patroiak, patroian hori zan hori, intuiziua. Si te sale bien bien, eta bestela ba “Hori kabroi hori patroi hori, hori e oaintxe ez dakit ze eta badakit ze ta”. Baiña ondo urtetzen bazixun, joe, e!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia