Getaria (Gipuzkoa)

Arrantza-motak; bakoitzarentzat garai egokia

Arrantza-motak; bakoitzarentzat garai egokia Ilargia zegoenean egiten zen majuako arrantza, ilargiaren argiarekin ardora (arrainek mugitzean ateratzen zuten zuritasuna) ez zen ikusten eta. Majua egunez egiten zen eta ardora gauez. Majua aspaldi galdu zen. Orain [SARDAN] egiten omen da egunez. Honen inguruko azalpenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-004-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ilargia zegoenean egiten zen majuako arrantza, ilargiaren argiarekin ardora (arrainek mugitzean ateratzen zuten zuritasuna) ez zen ikusten eta. Majua egunez egiten zen eta ardora gauez. Majua aspaldi galdu zen. Orain [SARDAN] egiten omen da egunez. Honen inguruko azalpenak.

Transkripzioa

- (L) Ordun zea txarra izaten zan, ta beti ez zuen ateatzen majua, eun guztidxan eon, izurdiakin hantxen asper… eun guztidxan, e! Hara ta honea ta hantxen. Majuik atea ez, ta itxea. Hua izaten zan txarra, e, Jaxinto?
- Bate gabe. Askotan bate gabe.
- (L) Bate gabe, izurdian gorabehera.
- Ta jenealian horrea juten zan ilargiya zeonian’e bai. Porke ilargitan ardora ez da ikusten. Ilargidxa baldin bazeon, ardora ez du iten. Bota harrika ta ez da iten. Eta aorduan gabaz ez zendun arrantza erabiltzen, ta majuta juten ziñan. Ta eunez arrantzatzen zan. Bestela, ardora zeonian gabaz zeatzen zan. Ta ikusten ez zalako, harrapatzeik ez.
- (L) Illargidxa dola, ur gaiñia’re txuri-txuridxa eoten da…
- Zuri-zuridxa.
- (L) Ta ardora ikusten’e zailla ikusten .
- Argidxei.
- (L) Illuna, […] illunakin ta errexo ikusten zea, fosforo hori.
- Eta garaian arabera izaten zan hobeto ardora in edo majuata jun o…
- Beno, majueta juten zan egun argiz, “alba”. Hamen gabaz, baita’re gabaz ibili ta izerrez, ta geo majueta, bai.
- Ezer ez bazan harrapatzen orduan eiten zan […].
- Bai.
- (L) Geo… Aber, Jaxinto. Baiño oain, aspaldiko urte hauetan ta majuan ta ez, aspaldiko urte hauetan ta ez.
- Majua hura, haiek galdu zian.
- (L) Hura lehenotidxo zan, e!
- Aspaldi galdu zian.
- (L) Oan, harrezkeo gehidxo sardan. Gehidxo. Euna argitu ta sardan. Sarda da antxua ur gaiñian saltuka ikusi, sarda. Hori gehidxo, sardeta gehidxo, majua baiño, ya oaingo zeara.
- Egunez, egunez sarda ta.
- (L) Hoi egunez sardeta.
- Eta hori zer da, jun ta jun ta jun…
- Ez, inguruan jartzen dezu kala…
- (L) Hoi ikusi iten da apartetikan’e.
- Aparte.
- (L) Sarda nabarmena da.
- Haizia, haizien brixa nola uren gaiñian iten du “briiiiii” zea hori? Tipo horretan ikusten da.
- (L) Hamendikan urrutira ikusteko zeak dia hoidxek.
- Bai. Baiño igerri iten da.
- (L) Ur gaiñian dana saltoka ta harei igertzen zaio.
- Arraidxa daola igerri iten da, pixkat hartako dana, ba… Moimentua igerri iten zako arraidxai.
- (L) Bai.
- Apartea, e!
- (L) Geo antza ematen, antza eman, beno, nola dijuan saltoka-saltoka-saltoka. Hura itxi mutur hura, saria bota ta batzuek harrapatu, bestiak ez, ta.
- Gero bizimoua ardoratikan gehidxo majuetatikan baiño.
- (L) Bestela, ardora.
- Bai.
- (L) Bai, bai, bai, bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia