15 urterekin itsasora
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
13 urte arte mandatuak egiten ibili zen Patxi. 13 urterekin baserrira joan zen bizitzera. Urtebete egin eta sorbalda hautsita itzuli zen. Osatutakoan, 15ekin itsasora joan zen eta han aritu zen Jubilatu arte.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: OND-011/018
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Arrantza-orokorra , Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak
Transkripzioa
- Patxi: Eta gerokun, ba, ni hamahiru urteaz jun nitxan baserrire urte baten. Ze hamen lehena etorten zin baserrittarrak ugari etorten zin, egunero hamen inguru hontatik ordu biko bidetik-eta Ondarrure goxin goxik etorten zin. Ta gerra denporan be, gauzin eskasidadi euanetik, etorten zin asko. Ta gure amak alargun geatu zanetik ume txikixakin, eitten eban arrain biharrin eitten eban, launtzen, arraiñe ba alogera zeoze atateko. Eta bihar asko halanik eitten eban eta mandato asko allaten gakozen etxea. Gu herri erdixan bixi giñan ta Plaza Berduratik ba "Erosixu okeli, erosixun arraiñe ta txoixu ta arrautzak" ta bixaldu ta, ba guk horrek mandatuk eitten genduzen etxin, arrebak lelengo eta gero nausitzen jun zinin, harek fabrika ta gero geuk. Eta nik, ba, horretxek mandatuk eitten goxetik eskolaa berandu allaten nitxan beti. Eskolan ibilli nitxan ni hamahiru urte arte. Hamahiru urteaz baserrire jun, urtebete ein han eta etorri nitxan hau hausitte etorri nitzan, hausitte. Eta gero hamen medikuaz ta [...] eta urte bat ein neban horreaz. Hau osatu zanin ondo, ba, hamabost urte ein nittuzen ta orduntxe sartu nitxan itxosoa. Honek esan daben denpori. Gero hor ibili gaz bixok, ba, jubila arte ibili gaz itxosun.
Egilea(k): Aitor Rico (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!