Getaria (Gipuzkoa)

Garai hartan, antxoa diru-sarrera nagusia

Garai hartan, antxoa diru-sarrera nagusia <p>14 urterekin hasi zen itsasoan. Tarte batean utzi bazuen ere, ia bizi guztia pasa du itsasoan. Getarian horrela zen beti; hamarretik bederatzi itsasotik bizi ziren. Hasieran txalupa txikietan eta gero bapore handietan, arrantza-ontzi handietan. Garai hartan batez ere antxoa harrapatzen zen, horixe zen urteko diruaren % 50. Gero atuna, bisigua, papalardua, txitxarroa... Orain atuna da nagusi, baina lehen askoz gutxiago.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-021-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

14 urterekin hasi zen itsasoan. Tarte batean utzi bazuen ere, ia bizi guztia pasa du itsasoan. Getarian horrela zen beti; hamarretik bederatzi itsasotik bizi ziren. Hasieran txalupa txikietan eta gero bapore handietan, arrantza-ontzi handietan. Garai hartan batez ere antxoa harrapatzen zen, horixe zen urteko diruaren % 50. Gero atuna, bisigua, papalardua, txitxarroa... Orain atuna da nagusi, baina lehen askoz gutxiago.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zu, txikitatik itsasuan?
- Bai, bai.
- Noiz hasi ziñan?
- Bai, ni hasi hamalau urtekin. Geo utzi nuan, ez nintzan… itsasuak ez zian ondo hartu, eta soldautza bukatu nuanian hogeita bat urtekin berriro hasi eta ya oan arte.
- Eta, orduan normala izango zan hori?
- Bai, bai, bai, bai, Getaiyan bai, normala. Getaiyan ba zenbat, hamarretik bat gelditzen baldin bazan o zoze estudiatu ta ez baldin bazan zoze hola zerbait, itsasora.
- Eta zuk, familiya eta aita ere…?
- Bai, familiya. Bai, bai, danok, danok. Aita ta………. Bai.
- Eta normalian ze hasten zan, aitakin barkuan edo?
- Bai, txalupa txikian ta, txalupa txikidxan ta. Gero ez, gero ya bafore haundira, bafore haundira ze tokatzen zan. Guk geuk giñun bafore bat. Ni itxeko baforera, baiña bestiak normalki...
- Aitak eta…
- Aitak eta zuen bafore bat.
- Izena nola zun?
- San Pudencio. Oan’e bada.
- Eta gero, bizi guztian bertan?
- Bizi guztiyan baforian.
- Eta zu hasi ziñanian eta, zer harrapatzen zan gehienbat?
- Antxua, antxua. Garai hartan, antxua zan... Ondo aitu hau, e! Garai hartan bakarrik ez, pixkat geora’re bai, ehunetik hirurogeita hamabosteko jatekua, arrantzaliena. Ehunetik hirurogeita hamabost. Ez, gaixki ai naiz: ehunetik berrogeita hamar, antxua. Atuna, ehunetikan hamabost. Eta geo bestiak, ehunea ailleatu arte falta dian habek danak, ba bixigua, paparlardua, txitxarrua, berdela… Ta oan?
- Baiña klabia?
- Klabia antxua, antxua “cincuenta por cien”. Ta uan gertatu da da antxua, bajatu da hainbeste behera, behera, behera, kiloz jaisten, jaisten, jaisten, jaisten, “setenta y cinco por ciento” atuna da. Gaiñea, gaiñea ez due utzitzen harrapatzen. Aurten’e, aurten ez do harrapatzeikan
- Eta lehen atuna ostera ehuneko hamabosta besteik ez.
- Bai, ez. Kostera ere motxa iten zan e?
- Atunana?
- Atuna. Geo, baforiak txikiyak zian errutira juteko ta. Juten zian Gijon gaiñea, juten zian… gure denboran bai. Gure denboran ni izan naiz ba Afrikan’e bai, Azoresetan’e bai, Mediterraneon’e bai...
- Baiña gerora?
- Gerora.
- Baiña zuen gurasuen sasoian eta?
- Ez, ez, ez, gure gurasoen sasoian ta ez.

Egilea(k): Jesus Iribar

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia