Getaria (Gipuzkoa)

Getariako kale-baserriak. Baserritarrak itsasoan lanean eta arrantzaleak lurra lantzen

Getariako kale-baserriak. Baserritarrak itsasoan lanean eta arrantzaleak lurra lantzen Kale-baserriak ere baziren Getarian, kalerik gehienetan. Katukalean, besteak beste, Higinionekua eta Larrakonekua. Ganadu pixka bat izaten zuten eta soro batzuk ere bai. Baserritarrak itsasoan ere ibiltzen ziren. Arrantzaleek ere lurra lantzen zuten. San Anton mendian lur pusketa bat zuen familia bakoitzak. Batez ere patata eta kipula landatzen zuten.
Tamaina:

Kale-baserriak ere baziren Getarian, kalerik gehienetan. Katukalean, besteak beste, Higinionekua eta Larrakonekua. Ganadu pixka bat izaten zuten eta soro batzuk ere bai. Baserritarrak itsasoan ere ibiltzen ziren. Arrantzaleek ere lurra lantzen zuten. San Anton mendian lur pusketa bat zuen familia bakoitzak. Batez ere patata eta kipula landatzen zuten.

Transkripzioa

-Eta esan diate kale baserriyak eta izaten ziala Getaiyan...
-Bai, hemen bertan’e bai.
-Bertan, Katu kalian?
-Bai, Kato kalian’e bazan. Kale basarriyak, joño, bi ganao, txarri bat, zukaenak, hemen’e bai, goiko kalian’e bai.
-Goiko kalian’e bai, Elkanon’e bai...
-Ez, hemen ez, ez, hemen ez.
-Baina Aldamar kalian, Katu kalian bai.
-Kato kalian bai.
-Zer zan, zer zeon, bakarra?
-Ez, geyo bazian, hayek, bat Higinionekua, bestia Larrakonekuak… Oaindik bizi dia, e? Bi hoyek, bi hoyek zian.
-Eta ganaua eta . . .
-Bai, bi-hiru ganao. Ta gero, ba, souak. Nola ez zan, esto, udan ta atunetan eta azkar bukatzen huan, ba denbua izaten huan orduan lehorreko lanak egiteko ere. Oain ez zeok holako denboraikan.
-Eta orduan izaten zian lehorreko lanak ere bai, baiña itsasuan ere ibiltzen zianak.
-Bai, bai, itsasuan ibiltzen zianak.
-Eta soruak eta bertan?
-Ez, souak pasa egin behar. Beno, gero gendun San Anton mendidxan arrantzale danak puxketa bana.
-A! Zuek’e bai!
-Bai, bai, bai, dan-dan-dan-dan-danok. Familiya guztiyak. Ustez gaiñea kendu zanean ustez betiko jana kendu zala Getaiyan, ta patata, patata bakarrik zan: patata, tipula, arto pixka batzun batzuek, hola kale basarríya zunak eta bestelakoik ez.
-Eta kendu zanian jendia keja?
-Izugarrizko keja. Problematika izugarriya izan zan.
-Bai, bai, eta zuk, hori ere ezagutu dezu . . .
-Bai, bai, esaten det, geuk bagendun ta.

Egilea(k): Jesus Iribar



Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia