Getaria (Gipuzkoa)

Getariako "Katukalea", Aldamar kalea

Getariako "Katukalea", Aldamar kalea Aldamar kalean jaio zen, "Katukalian". Katu asko zegoen eta horregatik esaten zioten. Antxoa asko zegoen garai hartan, kalea mendi partera dago, eta horregatik izaten zen katu asko. Etxeko leihotik ere arraina botatzen zitzaien katuei. Kalea aldatu egin da azken urteotan, etxe berriak egin direlako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aldamar kalean jaio zen, "Katukalian". Katu asko zegoen eta horregatik esaten zioten. Antxoa asko zegoen garai hartan, kalea mendi partera dago, eta horregatik izaten zen katu asko. Etxeko leihotik ere arraina botatzen zitzaien katuei. Kalea aldatu egin da azken urteotan, etxe berriak egin direlako.

Transkripzioa

- Eta jaio ziñan, Getayan?
- Getaidxan.
- Ze kaletan esan dezu?
- Esto, “calle” Aldamar.
- Aldamar?
- Aldamar. Goiko kale hura da.
- Baiña horrela deitzen diozue?
- Kato kalia.
- Kato kalia?
- Bai.
- Getaidxan hola esaten da ezta? […]
- Kato Kalia, bai, Getadxan kato kalia.
- Eta hori zergatik da?
- Kato asko zalako, ta oaindik bada e? Oain’e kato pillua dago, bai.
- Eta holan esaten diyozue?
- Bai, bai, Kato kalia, Getayan iya ez do besteik, hua Kato kalia. Jakin’e ez due egingo gaztiek Aldamar izena dunikan kaliak.
- Ez? Eta kato asko zan orduan?
- Bai, asko, antxua’re bai, oain baiño geyo. Geo, geo itsas aldea ia ia mendiya ta zan, mendiya, mendi parte hartan, plai aldea, Zauzko plai aldea.
- Eta katuak libre?
- Bai, ba, katuak libre, oain bezela.
- Ta katuak libre.
- Bai, dana katuak libre, oain bezela.
- Eta arraia ta, kalian izaten zan arrain...
- Antxua oain’e jateko ez daukaguna, orduan bota iten giñun ya katuai leyotikan antxua, antxo frexkua.
- Oain botatzeko moduan...
- Ez...
- Eta asko aldatu al da kalia?
- Kalia? Bai, bai.
- Katu kalia?
- Bai, etxez bai, etxez bai, etxez, ba… etxe berri batzuk in dia, ta bai. Baiña Getaya zarra, parte zarra aldatu egin da pixkat estruktura, hola itxe berri asko ez da iten kalian […] kale zaharrian, herri zaharrian.
- Oraindik eta etxe zaharrak eta badia...
- Bai, bai.

Egilea(k): Jesus Iribar

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia