Garai hartan, antxoa diru-sarrera nagusia <p>14 urterekin hasi zen itsasoan. Tarte batean utzi bazuen ere, ia bizi guztia pasa du itsasoan. Getarian horrela zen beti; hamarretik bederatzi itsasotik bizi ziren. Hasieran txalupa txikietan eta gero bapore handietan, arrantza-ontzi handietan. Garai hartan batez ere antxoa harrapatzen zen, horixe zen urteko diruaren % 50. Gero atuna, bisigua, papalardua, txitxarroa... Orain atuna da nagusi, baina lehen askoz gutxiago.</p>

Garai hartan, antxoa diru-sarrera nagusia
Brigido Iribar Arrizabalaga
- ahotsak.eus