Oñati (Gipuzkoa)

Morroi izanda ere eskolara

Morroi izanda ere eskolara <p>Madalenako eskolan hasi zen umetan. Zortzi urterekin Antzuelas Beitia baserrira joan zen morroi. Antzuelas Beititik Sarramendiko eskolara joaten zen. Hamabi urterekin beste urtebete egin zuen Madalenako eskolan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-073-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Madalenako eskolan hasi zen umetan. Zortzi urterekin Antzuelas Beitia baserrira joan zen morroi. Antzuelas Beititik Sarramendiko eskolara joaten zen. Hamabi urterekin beste urtebete egin zuen Madalenako eskolan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuk zeuk ez zeben ikasi injieneritzarik eskolan?
- Nik esango dostat ze ikasi neben. Leheningo akuerdua badakik, lau urtekin edo seikin hasten dok zeozer ta orduan eskolan hemen bagabitzaken, Madalenako eskolan.
- Madalenara faten ziñain?
- Maistria hor xauan, maistra bat egurra emuten ebena. Harekin nabillaken baiña zortzi urte neukala Beittin falta itten xuan han be, Beittin betik egon dok kriaua eta neguan negu-mutilla, eta kriau baten lekuan bi, ha baserri haundixa zuan orduan ta. Baiña ni fan nitzuan zortzi urtekin Beittira.
- Antzuelas Beittira?
- Antzuelas Beittira. Eta pasau nittuan hiru urte eta hiru hillabete.
- Morroi?
- Morroi. Kriau, tion etxian baiña kriau. Baiña nere aitta ta ama hareitxek zittuan, e? Ta epoka hartan, gabonetan, ni fan nitzan San Mieletan bai, gabonetan etxera eta gero bixan bittartien ba zeozer, nobedaden bat euenian ba, trena inaugurau zanian-ta... han xauan Sarramendi eskolia, ez dakik nun dauen?
- Sarramendi eskolia bai, Sarramendi baserrixan.
- Baserrittik honutzago, eskolia.
- Baiña leheningo eurak etxian irakutsi euen hareik, han Aurrreko Mendixan. Sarramendi etxian.
- Ez, ez.
- Eta gero in euen onduan...
- A, bueno! Nik ez jakiat etxeko konturik ez jakixat. Hantxe barri-barrixa inddakua dok ha, eskolatarako eta inddakua. Eta nik han ikasi nitxuan eskolak, zortzi urtetik eta hamaika artian.
- A? Antzuelas Beittin egon ziñanian hara faten ziñan?
- Klaro, han xauan orduan maistrua Gregorio Larrañaga, ondo akordaitten nauk, Oñatin hil zuan. Fraidetan ya burua endreau xakola-edo, Kuban edo zeratan, handik urtenda, baiña eskolia irakusten xuan...
- Ondo, ezta?
- Erderaz hala be, eta orduan erderaz ikastia zuan problemia hemen. Ondo erakusten xuan eta hantxe ikasi giñuan eskolia bastante, eta gero ba ni handik etorri nitzan badakik, hamaika hamabi urtera, eta hamabi urte. Beste urtebete in nuan Madalenako eskolan, azkeningua zan aurreko maistrua, ez xat izena zela akordaitten naizen, hola Eliseo... ez xat izena akordaitten. Maistro bat oso ona, hemendik Gabirira fan zuan. Enda harek esaten nostan, etxian falta itten nebela eta hurrengo urtian be ezin nekiela, fan nitzuan despedittera eta “qué pena me das, qué pena, ahora que...”, ointxe ezaguketan hasi nitzala zerak, matematikak eta honeik, problemak-eta, ez dok entenditten? (...)

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia