Elgeta (Gipuzkoa)

Eskolara astean hirutan; baserriko lanak

Eskolara astean hirutan; baserriko lanak <p>Bederatzi urterekin aitarekin basora joaten zen, zuhaitzak botatzera. Astean hiru egunetan joaten zen eskolara, baserrian lanak egin behar izaten zituelako: oiloak zaindu, itulan egin... Ordubeteko bidea zuen etxetik eskolara. "Maistrarekin" ibili zen eskolan. Mojak etorri zirenean, gehienak haiengana joan ziren, eta bederatzi neska bakarrik geratu ziren irakaslearekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-018-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bederatzi urterekin aitarekin basora joaten zen, zuhaitzak botatzera. Astean hiru egunetan joaten zen eskolara, baserrian lanak egin behar izaten zituelako: oiloak zaindu, itulan egin... Ordubeteko bidea zuen etxetik eskolara. "Maistrarekin" ibili zen eskolan. Mojak etorri zirenean, gehienak haiengana joan ziren, eta bederatzi neska bakarrik geratu ziren irakaslearekin.

Transkripzioa

- Txikittan laguntzen ziñuan basarrixan?
- Beratzi urtekin faten nintzan ni basora aittakin arbolak botatzera. Beratzi urtekin, e! Aitta bakarrik, lagunik ez. Trontziai tira eitteko. Trontziai alde bittatik tira ein bihar izeten jako. Ba bestaldetik tira eitteko eukitzeko, beratzi urtekin faten nintzan ni aittakin basora, arbolak botatzera.
- Eta eskolara joan ziñan?
- Eskolara astian hiru egun; eta hirura aillegatzen bazan. Eguenian jai izeten zan. Goizetik ixeten zan bakarrik, eta goizetixagatik bakarrik handik... ordubeteko bidia, goizetixagatik bakarrik handik hona ezin leike, Elgetaraiño ezin leikela etorri, eta etxian. Hurrungo egunian soluan –zer dan be ez dozu jakingo ittulan eittia, ittulan, ganauen aurrian ibili bihar izeten zan-. Solo-lantzen, solua lantzen ebillenian; solua landu..., idixekin lantzen zan orduan, eta harek idixak dirijitzeko aurrian ibilli bihar izeten zan bat, eta [...] pasatzen zan.
- Zu ibiltzen ziñan?
- Bai. Akabo. Ba astian hiru egun eskolia. Pentsa eizu zenbat ikasiko giñuan.
- Eta ze gehixao eitten ziñuan?
- Ba ahal dan dana. Ze gehixao eingo giñuan ba? Ba ahal dan dana. Ba oilluak zainddu edo, ganauak zainddu edo. Beratzi urtekin ez dozu asko eingo, ezta? Ahal zan dana.
- Eskolan monjekin ibili ziñan?
- Ez, ibilli nintzan maistriakin. Monjak etorri zienian, danak esateko moduan esanda, pasau zian monjetara; geratu giñan beratzi edo. Gure aitta difuntuak esaten eban ze: oin artian be horrek emon dotsu eskolia, eta oin hori despreziau? Hori ez da eitten. Eta zu segi lehengo lekura. Eta ibilli nintzan maistriakin. Beratzi bakarrik ibilli giñan, beste danak monjetara pasau zien.
- Neskak bakarrik, ezta? Mutillak ez.
- Ez. Nesken eskolia zan. Mutillak aparte.
- Eta ulertzen zeben ez joatia eskolara eta lanian egotia, edo?
- Bai, ze erremeixo. Ez eben ezer esaten; ezin baziñan fan, ba ezin ziñan fan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia