Oñati (Gipuzkoa)

Biblia euskarara itzultzen

Biblia euskarara itzultzen Bere semeak Araotzeko Paulo fraidea izan zuen bizikide Donostian. Paulok hiru urtean jardun zuen Biblia euskaratzen, Arantzazuko bere gelan sartuta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-073-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere semeak Araotzeko Paulo fraidea izan zuen bizikide Donostian. Paulok hiru urtean jardun zuen Biblia euskaratzen, Arantzazuko bere gelan sartuta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero hortik etorri zuan hona, hemen Arantzazura, gero Donostian euki xuein eurok hiru-lau bat, etxe baten egoten zittuan. Araoztarra bat, Paulo.
- (...)
- Horen anaia franziskanua eta hor hiru-lau bat egon zirala. Hara fan aurtxuan horrek euki xuan lana fuertia. Hiru bat urte in txuan horrek Arantzazun zeldan sartu bai, bere kuartuan, Biblia euskerara traduzitten. Horreik orduan ekipua ibilli dok hor, protestantiak-eta danak ibilli zittuan; baiña hori dok pixurik gehixen eruen ebena, hori bibliori euskerara traduzitten. Zeatik honek zela grieguok eta latiñok eta harutzaokuok eta honatzaokuok, honek lengua asko xakik, afiziñua euki xok beorrek gaiñera eta, horrek bakaziñotan be etxera etorten zanian etxera, saludau bai baiña fan itten zuan, edo Irlandara -do, Inglaterrara ingles ikastera-edo, Frantziara frantses ikastera-edo. Leku danetan konbentuan zela “hotel pagado” eukitten dauen, danian xakuei ba konbentuak, afeziñua hortarakotxe. Eta hori Biblia traduziu xuan kolejixuan, hiru bat urte bai.
- Urten be in barik!
- Urten ba reunixua eukenian, batian Mondrauera ta bestian Segurara edo zerara...

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia