17 urterekin apendizitisa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-073-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Diru beharra zela eta, lanean hasi zen 14 urterekin Fanderiako zerrategian laguntzaile. Gerra hasi zen arte jardun zuen bertan. 17 urterekin apendizitis ebakuntza izan zuen Donostian. 14 egun egon zen ospitaleratuta, eta 1.025 pezeta ordaindu zituen.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:04:02
- Erref: ONA-073/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Osasun-zentroak
Transkripzioa
- Etxian beste urtebete bat pasau nuan. Aitta be baserrixan lan larregi, famelixa haundixa, baserrixan lan larregi, eta ez dok mendikua moduan gaiñera, ganauari be dana etxera ekarri bihar askara-ta. Bueno, urte bete bat pasau nuan ta gero, duro bat ez jakuan iñok, duro bat iñok be ez jakuan, eta ha irabaztera, ni hasi nitzuan fabrikan Fanderixan. Orduan xauan Fanderixan pinttura fabrikia eta zerria, zerratxo bat. Ni ba zerran, zerrara aiudante, zerrarixen aiudante hasi eta han pasau ñuan gerra denpora arte, sei urte, “de catorce a veinte años”, sei urte Fanderixan, fabrikan. Dirua etorten zuan handik, nik irabazten nuan orduan lau pezeta egunian. Baiña hillian bi aldiz zera...
- Sobria.
- Pagia, ta gure ama difuntiak makiña bat aldiz, “hau dok dirua hau, hau dok dirua hau, atzera fan biharko haiz atzera fabrikara”, holaxe esaten xuan harek, “hau dok dirua!” Klaro, norberak pezeta pare bat hartu poltsikora eta bueno, ez zeben falta itten dirua. Bera aurreraketako baiña, orduan guk aurrerako interes zerakin, ez dakik? Ha aurreratu. Gero hamazazpi urtekin operau in nitzuan, operau in nitzuan hamazazpi urtekin, apendizekin. Fabrikan nabillela tripako miñakin, hartu mendixan bajau ta gero neri medikuak, “apendiza dakok”, baiña gero atzera reponiu in nitzuan ta “lanian hasiko zara”, eta lanian, operaittia hoba izango zala eta, orduan operaittia zuan grabia e? Eta gaiñera nun? Dirua ez jauan ta.
- Noraiño eruan zindduein operaittera?
- Donostira. Gero hasi nitzuan fabrikan, eta ezer sentitten baneben aguro etorteko etxera-ta, estomagu miña sentitten nuan ta etxera etorri nitzuan ta apendizia operau in bihar neuela, […] baiña ondo jarten nitzanian. Hemendik sartu autubusian, Brinkolara, Brinkolan trena, Norteko estaziñora, eta han zerian, tranbian Ategorrietara ta bertaraño, ixa klinikaraiño. Ni operau nindduan medikua, mekauen diez, hementxe aldian xakuat gaiñera, araiñun etorri zuan, kuriosidadez gorde in xuaten ofizinan irakusteko asmua […] onkolojikuan, hauxe plano hauxe eskribiuta, Don Jose Aiestaran, gizona […] zuan hau.
- Hori zan...?
- Honetxek operau nindduan ni.
-A, bai, e?
- Onkolojikua, onkolojikua honek...
- Berak hasittakua?
- Honek hasi ebela.
- Eta zenbat egun in zittun, han?
- Hamalau egun ospittalian.
- Eta gero lanian arte zenbat egun?
- Ba orduan badakik, etxian artian udazkena eta garixak be ereitteko xauan ta... egunak ba, ez nauk akordaten baiña orduan hillabete eta holakuak baiño gehixau, e? Orduan gabonak arte behintze gutxienez pasauko nuan, ez jakiat ze fetxatan zan be, nobienbria-edo izan bihar eben. Ondiok fakturak xakuat, konserbau itten xuat.
- Goguan dakotsu zenbat pagau zeben?
- Konserbaitten xuat. Horretxeatixek.
- Eta goguan... akordaitten zara zenbat pagau zeben?
- Zenbat pagau bai, uste xuat hamar egunekua izan bihar zala “mil veinticinco pesetas”.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!