Mando bat beti aurretik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Jose Luis Lardi
- Data: 2008(e)ko otsailaren 13a
- Iraupena: 0:02:48
- Erref: OIA-082/026
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Goiko ikatzan sokatik lotuak.
- A!
- Bai, biño beti jenealin bat aurrin, deus gabe.
- Beti aurrin. Bat beti aurrin. Hua...
- Aurrea bialiya.
- A! Nahiz 'ta bestik kargatuk izan.
- Bai, hua 're kargatua aurreku hura 're!
- A...!
- Biño, hoa pixka 't aurrexiotik.
- A!
- Beti... Beti aurrin, 'ta ez zenuteke xinistuko nik uan sango 'uten hau. Aurreko manduak ze itten dun. Aurreko manduak pixa itten du be gustoko tokiyan 'ta harek itten badu, denak ingo 'ute. Denak, e! 'Ta hurrungo eunin joten baza, han ingo 'ute, han ingo 'ute denak.
- Hoi duk marka e!
- Zu kompaziyo batea, bazuz hemendik Tolosa denak lotuta bazuz, barra, barra Tolosa, 'ta manduak bire guziyak pixallik jongo 'ia, 'ta bakizu pixallik... Pixak 'e iñ in berko 'u be garaiyin, bestela kontu txarra torko 'a. 'Ta horreatikan beti bat aurrin.
- A...!
- Beti bat mendiyan beti bat aurrin horreatikan botzen da.
- Ai ba!
- 'Ta geo itten da kuadrilla puxkatu 're bai. Beti gutxiyo. Eozeiñ mendi kroskatan 'e, denak pasa arte zu pixkat atentziyo pixka't hartu 'ta bestela, bat pasa 'ta aurrekua bestia tiraka tiritra! Eziñ torri biltzen da, harkaitzan eziñ pasik! Biño poliki, poliki denak hola pixkat atzea beituz... Horreatik sate 'ut ba, ofiziyo pixkat ber dela!
- Karo, hoi denak jakin in ber dia!
- Hoi denak jakin ezkio hobia!
- Karo!
- Ez dakina ibilko 'a, biño gaizki!
- Geo, bakarra baldin bada sei mandokin 'ta geo beste laun bat joten bada, bakotxa hirunakin.
- Geo hirunakin, hirunakin... Haikin aixuo berriz.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!