Hondarribia (Gipuzkoa)

Belar metak egiten; behien jatena

Belar metak egiten; behien jatena <p>Erremolatxa eta arbia. Belar metak nola egin. Ziria ondo sartuz gero, ez dago hankarik jarri beharrik. Zakua jartzen zioten gainetik. Gaur egungo kontuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-065-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erremolatxa eta arbia. Belar metak nola egin. Ziria ondo sartuz gero, ez dago hankarik jarri beharrik. Zakua jartzen zioten gainetik. Gaur egungo kontuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta behientzat remolatxa…
-Ta arbiya-ta, gero belarra, belar ondua, negurako.
-Ta hemen bazen belar metarik?
-Bai, bai, itten nun, joe… Neonek itten nittuen azken aldera bai hamar meta, ederrak gañea!
-Hamar, e!
-Nik hemendik […] baserri aurre hori dana nik ibiltzen nuen, ni hura […] hura’re bai, ta gero han kanposantu atzian’e itten nittun metak.
-Ta, nola, meta iteko, lehenengo…
-Ziriya sartu ondo.
-Ziriya? Ta ze egur?
-Ze egur? Alkazia-ta, hola, billatzen zena, alkazia onena.
-Ta gero hankak?
-Gero lau hanka jartzen genittun, baiño gero azkenian batere ez. Zulua in zeakin, taturua mouko zera batekin, ta asko sartu. Ta askoz hobeto egoten zen.
-Hankekin baiño hobeto, hola?
-Haiziakin, hanka berak meta [… itten]. Batek: “biaje ederra eman bihar dik, meta horrek!”. Hari bota ez, biño guriak’e ez. Nik ikusi bainun nola iten zan ta: sartu ondo; ziri ona. Asiento earrin. Hola ibiltzen giñen.
-Ta belar meta iteko, gero gañian igotzen ziñeten?
-Bai, klaro!
-Bat gañian ta bestia behetik?
-Behetik bota. Sardiyakin, bai.
-Sardiakin?
-Hola, hola ibiltzen giñen.
-Ta gero? Gañian jartzen zenuten zerbait?
-Zakua. Ondo itxi ta geo gañetik zakua lau harrikin o lau egurkin, zintzillik, […] gabe. Azkenekuak hemen nittun, bi meta haundi. Ta igande batian norbattek su eman. Oain dela urte gutxi, e!
-Su eman?
-Hoi ejuka, ni siestan ta meta erretzen. Meta erretzen?
-Uste genun itzaliko zala ta [berdiña ez itzali!]
-Ezin da itzali?
-Ezin da itzali. Geo pasatzen zen zera, Lezoko bat, hemen munizipal dagona. Hura baserritarra da, ta… “Ez da itzaliko! Hobe’zu hori bota! Bestela bestia erreko dizu!” Kauen diez! Harek Land Roverrakin sartu zan hemendik, lotu, harek bota. Ta kendu bestiai, bestela, ezpaitzen itzaltzen, itxiya ta sua dana. Hemen ibilli giñen, igande batian. Uan dela dozena bat urte edo. Zazpi urte bada nik utzi nittula. Jo ziyan, zea, perlesiya edo zera hori, tronbosis ta ordun kendu nittun danak. Geo ya jubilatu gaiñez ta…
-Baiña, lehen, hamar meta. Hamar meta.
-Bai, bai, itten genittun!
-Ta arbiya ta remolatxa ta hori noiz ereiten zenuten?
-Hori udan […]. Martxo-apirillian. Ta arbiya berandugo, abuztuan, arbiya iraillan, San Lorenzotan, noiz da San Lorenzo? Abuztun [aurrenian], bai, abuztun, orduntxe, abuztun sasoi ona.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia