Donostia (Gipuzkoa)

Oilarra makilaz hil zuenekoa

Oilarra makilaz hil zuenekoa <p>Euren oiloak eta Bordaberrikoak, ondoko baserrikoak, beti nahastean ibiltzen ziren. Oilo talde bakoitzak bere oilarra izaten zuen eta hauek borrokan aritzen ziren. Antoniok behin makila txiki bat hartu eta etxeko oilarra hil zuen. Hasieran pentsatu zuen etxean errieta egingo ziotela, baina ez zen hala izan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euren oiloak eta Bordaberrikoak, ondoko baserrikoak, beti nahastean ibiltzen ziren. Oilo talde bakoitzak bere oilarra izaten zuen eta hauek borrokan aritzen ziren. Antoniok behin makila txiki bat hartu eta etxeko oilarra hil zuen. Hasieran pentsatu zuen etxean errieta egingo ziotela, baina ez zen hala izan.

Transkripzioa

Oain kontatuko dizut ume-umetako kontua, jostaketan, baiño oker txiki bat nola in nun. Gu Kamiyokuak ta bestiak Bordaberrikuak. Oilluak alkarreana juntatzen zian, baiño oillo talde bakoitzak bere oillarra izaten zun. Eta, juntatzen zianian, oilluak-eta alkarrekin ondo ibiltzen zian, baiño oillarrak hasarratu iten zian. Oillarrak borrokan saiua iten zuen. Ta zeiñetan zeon haundiña o helduna o, jeneralian nagusi ateatzen zan. Ta askotan ikusten giñun hala. Ta tontorrak eta danak odoletan jarrita, saiua iten zuen. Ta batian, nik ez dakit ba ze izango nitun laun bat urte o, arten oso umia nitzala behintzat, oillar hoik borroka saiua in zuen. Ta nik “hi beti borrokan” ta makilla txiki bat hartu eskun ta Bordaberrikuak, auzokuak, alde in zun ta etxekuai segika “Jo ingo zaitut” eta ni makilla ttikiakin segika. Hua´re borrokan-ta nekatua zeon nunbait. Oillar haundiya, e! [Nik hainbeste …]. Borrokan. Ta azkenian, segika nabillela, hola gelditu zan ta makilla txiki horrekin jo nun burun ta “plast!” oillar hoi hankaz gora, seko gelditu. “Oaintxe in dit earra!”. Aita zana hementxe ai zan jatena ebakitzen, behientzako belarra ebakitzen, berdia. “Oain in dek earra” amonak. Ama kalera juna zan, Donostia juna. [Eguartia] zan. “Oain in dek earra! Jun ai aittena”. […] hartu lepotik zintzilik oillar hoi, oillarra izango zan 4-5 kilo o, ez dakit nik. Ni umia ta ezin, arrastaka, nolabait ekarri nun honea. […] ez nintzan etorriko aitak propina emango zian bildurrak eo. Ta behintzat etorri nitzan ta aitak´e ondo hartu! Nunbait kazuelako ondo etorriko zala pentsatuko zun nunbait. Ta “Segi, segi, segi, eaman zak etxea! Hoi baiño oker haundiyo ez badek iten ondo izango haiz ta”, aitak hori esan zian. Ta nik bildurra nun. Amana banakin ez ziana zeaik ingo, baiño aitana bildur pixkat bai. Ta aitak hori esan zian: “Segi zak, eaman zak etxea. Hoi baiño oker haundiyo ez badek iten ondo izango haiz ta”. Etxeakuan errexo eaman nun, e, honutza etorri nitzan baiño. Poz harekin.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia