Lezo (Gipuzkoa)

Kaian harrapatutakoa, etxera

Kaian harrapatutakoa, etxera <p>Kaian, baziren txalupak, eta Xebastianak arraunean ikasi zuen. Arrainak harrapatzen ibiltzen ziren beraiek. Txirlak eta arrainak biltzeko teknikak azaltzen ditu. Harrapatutakoa etxera eraman eta jan egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-002-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kaian, baziren txalupak, eta Xebastianak arraunean ikasi zuen. Arrainak harrapatzen ibiltzen ziren beraiek. Txirlak eta arrainak biltzeko teknikak azaltzen ditu. Harrapatutakoa etxera eraman eta jan egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hemen izango zian ba txalupak eta, o itsasontziak o kaia…
- Bai. Bai, bai, bai… Kaia, bai, bai. Txalupak bazien. Bai. Ta motorak’e bai, osea, txalupak, arraunian ikasi nuen nik.
- A bai?
- Bai. Ta juten giñan ta arraiak hor bertan harrapatzen genittun.
- Arraiak?
- Arraiak. Holaxeko pantxuak eta txitxarruak. Marisma zen hoi dena… Dena itsasua. Eta…
- Hori izango zan marea iyotzian, ez?
- Marea iyotzian, bai, bai. Geo, marea jeisten zenian, zenittun almejak, txirlak, “leituak” esaten genion bezela… zien. Bai.
- Ta nola hartzen zenituzten almejak eta txirlak eta…
- Altxurrakin juan, altxur txiki batekin, ta atxurtu, ta ateratzen zien.
- Ateratzen zien…
- Bai.
- Eta arrañak eta arrantzatzeko?
- Amuakin. Amuakin. Eamaten genun lokarri bat, jarri amua muturrian, ta batelatik bota, ta taka! Asko izaten zen arraia, hemen.
- Baño amua hutsik ez zan eongo?
- E? Ez, ez! Arrai puskak o jartzen geniyon.
- Arrai puxkak.
- Bai. Eta geo, zen beste zea bat, astillero bat, “Baraderos” deitzen zitzaion orduan. Puntalen. Hau zen, ayeka hau, kaia.
- Kaia.
- Ta hua, berriz, puntala deitzen zioten.
- Hor eskuin aldea.
- Eskuin aldea, bai. Nola do… Zea…
- Liburutegiya?
- Liburutegiya ta, horren azpi aldian zen. Eta han, esto… itsasua jeisten zenian, zen, zea bat bezela… esto… Zurriolan nola da, uain ez naz goatzen momentu hontan… Espigoia bezela! Eta juten giñan hara, hartu ontzi batzuek, eta “xipoi” bat, “xipo” bat, zea, hola makilla bezelako… xipotx bat! Eta zirikatu zulotan, ta karramarruak ateratzen zien. Bai… Eta karramarru haiek egosita zien zoragarriyak jateko. On-onak.
- Oseake harrapatutakua jan iten zenuten…
- Jan… bai, bai, bai, bai, bai! Ordun ura garbiya zen ta… Bai.
- Ta zenbat urtekin ibiltzen ziñaten hor hola karramarrotan ta…
- Pues… Hamar o hamaika, hamabikin…
- Lagun artian?
- Lagunartian jeisten giñen ta, ibiltzen giñen…
- Ta etxean gustoa hartzen zituzten?
- Bai! Guen zera zen, eskolatik atera ta orduan ez zen beste zeeik, hola ibiltzia, jostaketan, eta holako gauzak […].

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia