Xebastiana Agirre Telletxea

Lezo (Gipuzkoa) (1927)

Biografia

Lezoko Kale Nagusiko Hondargain etxean jaio zen. Aita etxe horretakoa zuen; ama, berriz, nafarra zen, jostuna. Lehendabiziko urteetan aiton-amonekin bizi izan ziren. Ama gazterik hil zen eta aita ataundar batekin berriro ezkondu zen; orduan aitona-amonak utzi eta beste etxe batera joan ziren bizitzera, han beste seme bat izan zuten. Baratzea zuten etxe ondoan, baita animalia batzuk ere. Txerrikumeak hazten zituzten gero Errenteria-Oreretako harakin bati saltzeko. Aita lanbidez mekanikoa zen, itsasontzien motorrak konpontzen zituen. Zazpi urtera arte Agustina Lizarazu andereñoarekin ikasi zuen Xebastianak euskaraz; gero ordea, zazpi urtetik aurrera, herriko eskola publikoan ikasi zuen gaztelaniaz. Eskola utzi zuenean, Errenteria-Oreretako legamia-fabrikan hasi zen lanean. Josten ere ikasi zuen, eta galtzak egiten zituen etxean kanporako. Elias Salaberria, Lezoko pintore famatuaren bizilaguna zen Xebastiana eta askotan egoten zen pintorearen estudioan. Eliasek pintatutako euskal senar-emazteen koadrorako Xebastiana izan zen emakumea pintatzeko modeloa beste mutil gazte baten ondoan. Pintorearen aurrean jarri eta modelo egoteko arratsalde batzuk libratzeko baimena eskatu behar izan zuen fabrikan. 1945. urtean ezkondu zen Xebastiana Errenterian bizi zen nafar batekin. Bi seme-alaba dituzte. Oso kantuzalea da.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-002 2009 Euskal Herriko Ahotsak
LEZ-029 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Eskola handiko gizona zen aita Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Lezoko lehengo dendak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Agustina Lizarazuri buruzko oroitzapen onak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Aitarekin eta eskolan ikasitakoak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Legamia-fabrikako lana Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Kale nagusiko giro alaia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Kaian harrapatutakoa, etxera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Txerria prozesioaren atzetik Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 1957ko legearekin, ezkondutako emakumeek lanik ezin egin Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Olibet gaileta-fabrikako gaileta bila Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Emakumeen lan-baldintzak Bideoaren ikonoa
12 Lezoko jaietako bisitak eta lanak Bideoaren ikonoa
13 Gaztetako dantzak Bideoaren ikonoa
14 Herrian beti euskaraz Bideoaren ikonoa
15 Lezo txikia zeneko garaia Bideoaren ikonoa
16 Gabonak Lezon Bideoaren ikonoa
17 Lehengo orrazkera batzuk Bideoaren ikonoa
18 Elizako kantak abesteko ohitura zuten etxean Bideoaren ikonoa
19 Lezon industriak ekarritako aldaketak Bideoaren ikonoa
20 Umetako sorgin-kontuak eta jolasak Bideoaren ikonoa
21 Elias Salaberria margolaria Bideoaren ikonoa
22 Salaberria margolariaren koadroak Bideoaren ikonoa
23 Salaberriak bera ere margotu zuen Bideoaren ikonoa
24 Izeba Mariaren denda; Lezoko dendak Bideoaren ikonoa
25 Pospolina izan zen Bideoaren ikonoa
26 Haurtzaroko Lezon, jolasean eta arrantzan Bideoaren ikonoa
27 Arraiketariak; arraina nola prestatu Bideoaren ikonoa
28 Lezoko sagardotegiak Bideoaren ikonoa
29 Agustina Lizarazurekin eta goiko eskolan Bideoaren ikonoa
30 Sagardotegiko giroa eta sagardoa Bideoaren ikonoa
31 Beraneanteek bi pezeta eman zizkieten Bideoaren ikonoa
32 Karramarrotan eta izkiretan; angulak Bideoaren ikonoa
33 Santakrutzak Bideoaren ikonoa
34 Kandelak eta bertso-paperak Bideoaren ikonoa
35 Kale Nagusiko giro alaia II Bideoaren ikonoa
36 Lezon egin dituzten aldaketak Bideoaren ikonoa
37 Gerrako zaurituak ikustera Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia