Lezo (Gipuzkoa)

1957ko legearekin, ezkondutako emakumeek lanik ezin egin

1957ko legearekin, ezkondutako emakumeek lanik ezin egin <p>Ezkondu arte, legamia-fabrikan aritu zen lanean. 1957an, legea jarri zuten, emakumeek ezkondu ostean lanik egin ezin zutela esaten zuena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-002-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkondu arte, legamia-fabrikan aritu zen lanean. 1957an, legea jarri zuten, emakumeek ezkondu ostean lanik egin ezin zutela esaten zuena.

Transkripzioa

- Josten ikasten aittu ziñan Errenteiyan…
- Bai, bai, bai, Errenteiyan.
- Ta fabrika lanian’e bai: legami-fabrikan.
- Bai, bai, bai.
- Ta hor zenbat denbora eon ziñan fabrikan?
- Ezkondu arte.
- Ezkondu arte.
- Orduan etorri zen legia, emakumiak etxea. Berrogeita hamazazpiyan.
- Berrogeita hamazazpiyan.
- Milla ta beatzirehun ta berrogeita hamazazpiyan. Ta hamabost urte in nittun, eta orduan legia etorri zen, esaten dizuten bezela, emakumiak etxea. Geo berriro, hasi zien, legia etorri zen, ya emakumiak lanea. Biño lehenotikan denak emakume denak lanea juaten zien, ezkonduta’de. Lezotikan asko. Asko.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia