Lezo (Gipuzkoa)

Txerria prozesioaren atzetik

Txerria prozesioaren atzetik <p>Lehen baratzeak eta sagardiak zeuden Lezon. Behin, Aste Santuko prozesioa zela, txerri batek etxetik alde egin, eta prozesioaren atzetik joan ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-002-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen baratzeak eta sagardiak zeuden Lezon. Behin, Aste Santuko prozesioa zela, txerri batek etxetik alde egin, eta prozesioaren atzetik joan ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen, hola, lapurretak, sagarronduak-eta, horrelakuak bazeuden? Hola, arbolak eta hola, baserriyak-ta, hemen inguruan…
- Bai, bai, bai. Dena. Atze alde hoi dena baratzak. Ez zen kamiyoik. Nee aitonan ta amonan baratza’de hor zen. Itxe horren puska. Eta geo kamiyoa in zuten biño dena baratzak ta sagardiyak. Oso polita zen. Oso polita.
- Osea, etxe bakoitzak bazun bere baratza.
- Bai, bai, bai. Eta esaten dizut /esateizut/, hau, ze, hemengo ondoko etxekua’de, gertatu zen behin batian, zea, zeak zakazkin, horko bizilagunak: txerriyak. […] Ta Aste Santua zan. Ta prozesiyua hemen iten zan, beti. Zea, Aste Santuko prozesiyua. Eta zer da, ta atia erekiya utzi, ta jende dena prozesiyun zijuena, txerrieken atzetikan. Bai, hala gertatu zan. Ze farrak… U! Hoik farrak in genittun!
- Bai. Holako…
- Oseake txerriyak kalea atera zian…
- Kalea atera zien, ta prozesioan atzetikan! Holako… Holako gauzak! Bai. Oso polita zan hau. Oso polita. Ta oso kale alaia.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia