Lekeitio (Bizkaia)

Ondarroar eta lekeitiarren kontuak 1922ko Kontxako estropaden inguruan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-001-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lekeitiar eta ondarroarren arteko kontuak. 1922an, ondarroarrek Donostiara estropadetara joatea pentsatu zuten. Lekeitiarrek ere Isuntza izeneko trainerua egin zuten, baina ez joatea erabaki zuten, hara joaten zirenak baino gutxiago zirela eta. Ondarroarrek trainerua eskatu zieten lekeitiarrei, eta haiek baldintza jarri: Donostiara ere traineru harekin joatea. Horren inguruko kontuak. Azkenean, ondarroarrek irabazi egin omen zuten. Bere garaian, ez du ezagutu Lekeition estropadarik, baina aurretik egiten omen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ondarrutarrekin hartu-emona zelakua izaten zan orduan? Ondo konpontzen ziran lekitxarrak eta ondarrutarrak?
- Beiratu, lelengotan pentsa eban, ondarrutarrak, Donostiko estropadetara jutia ta lekittarrak, konde bat euan hamen, harek eiban traineru bat bertokuak ibiltteko nahi badabe juan gero. Dxaukon izena “Isuntza”, oin daukaun “Isuntza”. Ta ondarrutarrak preparau zin “en el año veinti dos”-en juteko ta ondarrutarrak gogorrak ixan dira ezta? Ta lekittarrak sekula ez diraz Donostin ixan. On juten diraz baiña orduan ta preparaten euazan ta lekittarrak esan bez: “ez goiz gu, ze gu baiño gehidxao diz”[...]eta. Ta ondarrutarrak ikusi ebelez triñeru barrixa eukela ba itxi eutsen traiñeruari, osa eurari, eurak eñiko traiñeruan jungo dizela ta, baiña kondiziño bateaz e? Haretxeaz juteko Ondarrura, edo Kontxararte. Baiña ze etxeben, itxuria danez, euren entrenamentutan erabili ta harako bestia eruten eben ta orduan kendu eutsen lekittarrak eta aurrera. Ni gaztia ixango nitzan ordun.
- Hau noz esan dozu, hogeta bixan?
- Hogeta bixan bai horixe, bai nik aa... hamar.
- Hamar.
- Ba ondarrutarrak jun zirin ta irabazi eiben, irabazi eiben ondarrutarrak. Gero kantan ta jantzan eitten eben ba! Kantautoriak edo? Mekauen...
- Eta hartu-emona, zelan za, ondarruarrak ze ziran lekeittiarren lagunak edo pixkat...
- Ez, ez ,ez,ez. Ezebez. Ezta sekula ez da eon e, beste herrijakin hartu emon handixo, arrantzale aldetik, ezta? Lihorrian aa gero gauza batek besti nahasta eitten dau, bai bai.
-Eta estropadarik eta eoten zan hamen?
- Lekitton? Ta baiña leheno bai, egoten ei zan. Baiña ongo denporan da on a[...]
- Bai baiña.
- Bai.
- Da traiñerurik bez?
- Traiñerua gaur egun baukauz, traiñeruak.
- Baiña lehen?
- Lein be...
- Baiña zure sasoian da eitten zan?
- Lehen be eiben, Isuntzan euki ben, bai eiben, horixen, Isuntzan. Ondarrutarrak juteko zirin baiña gero ezin jun...

Egilea(k): Ander Marino Elorza (Lekeitioko institutua) , Eider Loizate (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia