Lezo (Gipuzkoa)

Aitarekin eta eskolan ikasitakoak

Aitarekin eta eskolan ikasitakoak <p>Irakurtzen eta idazten, aitarekin ikasi zuen. Eskolan zer ikasten zuten azaltzen du: alfabetoa, doktrina... Ikasteko, abestu egiten zuten. Dena euskaraz ikasten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-002-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Irakurtzen eta idazten, aitarekin ikasi zuen. Eskolan zer ikasten zuten azaltzen du: alfabetoa, doktrina... Ikasteko, abestu egiten zuten. Dena euskaraz ikasten zuten.

Transkripzioa

- Ta irakurtzen ta idazten ikasi zenun beakin o?…
- Aitakin.
- Aitakin ikasi zenun…
- Bai, bai, beakin abezedayua, dena ikasi genun.
- A, abezedayua…
- Bai, abezedayua. Bai, dena. Hantxen eukitzen zuen bee tablero bat, eta hantxen, zean, esto, makil luze batekin, hantxen joaten giñen, ta denak hola, ta beak…
- Letrak…
- Beak bai. Letrak bai. “A”, “b”, “c”, “d”, … hoik denak, lehenbiziko… zea hoiyek. Biño, dotriña dena… dotriña ez, oraziyuak itten genittun, ikasi, beakin.
- Eta etxeko lanak ta hola ematen zizkizuten?
- Ez, ttikiyak giñen orduan!
- A, ttikiak ziñaten
- Lau urte, lau urte, Lau o bost urte… Zazpi urte arte ibili nitzen beakin.
- Bai, bai, bai, bai… Ta kuadernua ta hola erabiltzen zenuten?
- Ez, ez, ez, ez…
- Ez zenuten erabiltzen…
- Ez, abestu bezela itten genun, dena…
- Kantak…
- Bai. Beakin.
- Goatzen dittuzu, beakin ikasitako kantak?
- Ez. Ez naz oroitzen. Kantak ez… Abestu, abestu, zeak itten genittun, abezedayuanak eta hoyek abesten genittun.
- Ya…
- Ta gero, zeak, oraziyuak: ‘Aita guria’-ta, ‘Salbia’-ta… Hoiek denak zien dotriña ttikikuak, esaten geniyon bezela. Bai…
- Eta euskeraz erakusten zun dena?
- Dena, dena, dena…
- Dena euskeraz iten [zun].
- Bai, bai, bai… Dena euskeraz, bai.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia