Berastegi (Gipuzkoa)

Txikitako gaiztakeriak

Txikitako gaiztakeriak <p>Apaizei beldur gutxi zien. Inguruko baratzeetan sartzen zen udareak lapurtzera, lapurtze hutsagatik. Berastegin, kanpotik etortzen ziren turistei egindako gaiztakeria kontatzen du. Ez zen geldirik egoten zenetakoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-009-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Apaizei beldur gutxi zien. Inguruko baratzeetan sartzen zen udareak lapurtzera, lapurtze hutsagatik. Berastegin, kanpotik etortzen ziren turistei egindako gaiztakeria kontatzen du. Ez zen geldirik egoten zenetakoa.

Transkripzioa

- Ta gaiñera hori ez, apaizak eta gero ikusi ezkero ta izango zan pixkat…
- Apaizai ta nik ez nien hainbeste beldurre. Hemen konfiantza, plaza ingurukoa giñen, ta hemengo baratza guztitaa, inguruko baratza guztitaa sartu nintzen ni udarek manejatzera, udarek harrapatzera. Mugan gaiñetiken sartu ta udarek lapurtu. Oain mahaien gaiñen eukitzen dittue denak, baiño ordun ez zan, udare batzuk lapurtuta ta haiek jan ta…
- Gosea pasau zenduen, ez?
- Gosea baiño zer esango dizut nik, bizioa!
- Falta, zerbait falta.
- Zerbait egin behar, hemen beraneante asko izaten zan ordun. Beraneante asko, hemen Fonda Arregin e habitazioak ziren, hemen [...] habitazioak ziren ta etxe partikularretan ta asko ta hola ta. Argirik ez zan hemen ia, farola txar bat-eo bakarren bat edo beste, baiño hemen jugadorek eta´re etortzen ziren: Ontoria ta Mendiluze ta beste […] Jugadorek ibiltzen ziren hemen, etortzen ziren. Donostitikan ere jende asko etortzen zan. Familia Amunarriz, berak barkue zuen gaiñea, haien barkun ibilli nintzen ni, haiek famili guzti hemen izaten zien. Ta ni izandu nun hontza harrapatu, hontza bat harrapatu hemen ganban ta afaltzen ari zirela haieri bota, jendei, haik karraxik ta hura eskandalo, holako...
- Zure gustatzen zitzaizun pixkat gaiztakeri batzuk ittea?
- Bai, oain zerbait ittea baldin bazan segitun neregana etortzen ziran: “Eh Luzio!”.
- “Zu izan zera”.
-Hemen [...] Zakue-eo burutik behera hartuta mutil koskorra korrika amonei-ta segitu igual, haik garraxika jarrita
- Bai, bildurtzen?
- Bai. Oain esaten […] neskak eta esaten dia hor ni baiño zeozer gaztexeago zirenak: “Zuen atarira etortzeko beti bildurrez eoten giñen”, esaten die askok. Bueno, baiño gaizki ez giñun inori egiten.
- Ez, ez, bromak. - Zure entretenimendua hoixe zan ezta?
- Aber, zerbait in berko zendun, zerbait in berko…

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia