Berastegi (Gipuzkoa)

Aisialdia eta neskalaguna

Aisialdia eta neskalaguna <p>Neska beti garaiz eramaten zuen etxera bueltan. Askotan afaltzen zuen neskaren etxean. Igandetako plana hori izaten zen: musika. Gerora, afaltzera joaten ziren. Neskarekin hasi zenez geroztik, ez zen erromeriatara joaten. Garai hartan, ezkondu arte ez zen publikoki erakusten bikotea zenuenik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-009-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neska beti garaiz eramaten zuen etxera bueltan. Askotan afaltzen zuen neskaren etxean. Igandetako plana hori izaten zen: musika. Gerora, afaltzera joaten ziren. Neskarekin hasi zenez geroztik, ez zen erromeriatara joaten. Garai hartan, ezkondu arte ez zen publikoki erakusten bikotea zenuenik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nik egia esan behar bada, bost urte alkarrekin eman giñun, baiño, motoa nun, motoan argia piztuta behin ez nintzen alletu neskan etxera. Beti garaiz. Erretiro ona, erretiro beti ona ta zemat apari egin ote nun nik neskan etxean. Jaiero afaltzen neskan etxera, bai...Hola, bueno...
- Lehen holan izaten zan ez, illuntzerako etxera, ez?
- Bazien ordun parranda, bai, baziren bai baziren, parrandak egiten zittuenak. Baiño oso ondo.
- Bestela igandetako entretenimendua ze izaten zan?
- Hoixe.
- Hoixe buelta bat eman…
- Bizkarren ekartzen gendun, inbalidoa zan soinujotzailea. Edo astoan gaiñen, astoan gaiñen batzutan zeren eta bizkarren, ta hue asenton utzi ta astoa joaten zan etxera ta hortxe pixka baten ibilli. Gero behin pixka bat koskortuta, pezta bat ikusi gendun garaien ba apari mokadu bat zerbait´e kontsejun-ta, ordun aparia eskatzen zendun […] ta ematen zizuen zopa ta gisadue ta xerra bat, afaria hua izaten zan, bai.
- Ordun hori hemen igande arratsaldetan dantza ta gero neskakin hasi ta gero ere dantzara joaten ziñan?
- Ez, ya, ez, ez, ez.
- Hori ez zan izaten normala, ez?
- Ez, hemen esaten gendun askotan. “Holako ezkontzen omen dek!” ta esaten gendun: “Andregaie ba al du?”. Ez zenun ikusten mutil bat neskakin. Asko esatea izango da, baiño Berastegin neskakin egun argiz ateratzen neroni hasi nintzen aurrena. Motoakin hemen behera etorri zenen bide txar bat zan ta horko etxe hortakoa naiz ni, bertan ta etorri neskakin etxera, atzetiken nora ote nijoan zaintzen.
- Jendea bijilatzen.
- Jendea zaintzen ta mentalidadea zan holakoa, bai, bai.

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia