Hondarribia (Gipuzkoa)

Jaizkibelera inaurkin bila

Jaizkibelera inaurkin bila Jaizkibelera joaten zen segarekin, inaurkina eta garoa ebakitzera. Gurdiarekin joaten zen. Egun guztiko lana zen. Zakotea. 200dik gora baserri zeuden. Kantinan gurdiak ilaran, eta denak barruan. Behien jatena. Plaiaundira joaten ziren belarretara, Irunera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jaizkibelera joaten zen segarekin, inaurkina eta garoa ebakitzera. Gurdiarekin joaten zen. Egun guztiko lana zen. Zakotea. 200dik gora baserri zeuden. Kantinan gurdiak ilaran, eta denak barruan. Behien jatena. Plaiaundira joaten ziren belarretara, Irunera.

Transkripzioa

-Hemen, baserriko lanak behiei azpian iteko ta…
-Klaro, mendira. Jaizkibelera. Sega bizkarrian hartu ta martxa, hamalau urtetako bidaltzen ziguten.
-Sega bizkarrian, ordun, Jaizkibeleraiño, ta han nun, ze hartzen zenuten…
-Ui, zera, iñaurkiña’re bai ta garua’re bai ta danetik; segun, batzutan goian iñaurkiña, hor bihian, beriz, garua ta, zagona!
-Kantina inguru hortan?
-Bai… Aurrego! Pasaiko mugaiño joaten giñen. Pasaiko paretan kontrara iya gurdiya kargatzeko. Hango mugan. Tokitan dago hemendik, e!
-Eta gurdiyakin haraiño joateko…
-Bai. Hor bada, hor bide txarra da baiño, bai, bai. Kantinatik sartu, ordun ez zan bide hori, e!, ordun dana gurdi bidia zegon. Hor ibiltzen giñen.
-Lan gogorra izango zen hori…
-Bueno! Egun guziya, […] ekartzeko.
-Ze eramaten zenuten etxetik, mokadun bat?
-Klaro. Zakotia deitzen genion guk, zakotiakin juaten giñan, […].
-Ta zakotian zer?
-Ui! Tortillan bat edo, zer dakit ba, sardin zaharrak igual, negua baldin bazen, talo zahar bat, ta ogiya ta, zahato ardua.
-A, ardua…
-Ordun zahatua.
-Ta baserritarrak denak hara joaten zian…
-Bai. Jaizkibel dena iya garbitzen zen-ta orduan, sekatzen zen-ta! Ezin billatuik! Jende asko. Gero, aziendak zien hor, jan itten zuten ta, joe, gurdiyan biltzeko… Orduan hemen dena gurdi bidia baitzen! Zenbat… Hondarbiyan zenbat zien, berrehun ta zenbat baserri, denbo batian? Zer, denak [egualdi txarra bazagon, danak ebakitzea, gero honea ekartzeko]. Hola ibiltzen giñen. Ta geo polita zena, e, kantinako zea hortan, gurdiyak denak illeran, illunabarrian, denak kargatuak. Ta denak traguak ittera, kantinara. Dibersiyo bat zen hura, e! Gu gustura ibiltzen giñen! Sosik irabazten ezer ez, baiño,…
-Baiño lagun artia bai.
-Bai, bai. Hori polita zen, e!
-Ta behiek lana emango zuten-edo, jaten, jatena ta…
-Klaro! […] bertan! Remolatxak diela ta belarrak-eta bildu, ta hemen, gañea, dena orduan… asko… Plaiaundira joaten giñen gu belarreta hemendik, e! Leheno esan nizun, noski. Ta attak neri, attakin goizin joana ebakitzera, berriz elkartu gera ta nik behiak lotu, gurdiya hartu, “bestaldian guardiak galdetzen baditek, hamalau urte dittukela”. Zenbat izango nittun, hamabi urte ez nittun izango! Ta orduko nola jarriyak giñen gu! Mutil koxkorra […].
-Hamabi urtekin zu bakarrik?
-Zer ba? Nik lotu behiak eta Irunera, kalle Fuenterrabian barrena gora.
-Belarretara?
-Bai. Belarra billa.
-Hemen inguruan ez zen nahikua?
-Bai zea, asko, behi asko zeuden han ta, danak, mutur guziyak, joe, bati bestiri ezin kendurik.
-Dena garbi-garbi.
-Bai, ondo! Uan bezela.
-Ta belarra, zuk orduan segan, hamabi urtekin…
-Dena! Dena! Ui, zer ba?
-Jo, ordun, [gaur] ezer ez nakin, baiño, attakin [ahaleg…] haren atzetik nik’e zerbatte, hola ikasi gendun.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia