Joxe Ramon Goikoetxea Berra
Hondarribia (Gipuzkoa) (1931)
Biografia
Montañenea baserrian jaioa, bost senidetan zaharrena. Aita bertakoa zen, eta ama Iparragirre baserrikoa. Baserritik bizi ziren, aita kaminero lanetan ere ibili zen arren. Joxe Ramon Biteriko eskolara joan zen, baina gutxi; umetatik lagundu behar izan zuen etxean: behiak gobernatzen, baratzean... Amari Irungo plazara tratua eramaten laguntzen zion, eta esnea partitzen ere ibiltzen zen. Madrilen egin zuen soldaduska, eta 26 urterekin itsasoan hasi zen, arrantzale: bost urte egin zituen Pasaiatik Terranovara joaten, bakailaotara, eta gero Hondarribiako ontzi txiki batean ere ibili zen, atunetan, legatzetan eta antxoatan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
HON-065 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
HON-066 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute