Txondorra egiteko prestaketak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-095-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Karobiak, txondorrak eta elurzuloak
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta - Argiñe Urkiola
- Data: 1994(e)ko otsailaren 01a
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: BER-095/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
- Lehen ez badao lekua, batzutan lehenaoko tokixak izeten dia, ezta, txendorra eitteko, ta han egoten da idurixa ta lehengunian esan giñuan horrek. Idurixa-ta han egoten dia, baiña ez baldin badao, zohixekin ein bihar, zohixak ekarri bihar. Bideik be ez zan egoten lehen [ta igual ekarri biher izeten zan] zaman. Zamia jakingo dozue ze dan…
- Zer da zamia?
- Zamia da abarren geiñian ipini zohixak, abar mordo bat ipini lehelengo azpixen ta gero haren geiñien zohixak ta gero narrasian eruan behera hori txendorroi daon lekura. Ez badao lurrik, hori zeroi, idurixa ez badao hori ein bihar da. Zohixekin. Lehenengoko zera. Ta orbela da oso peligrosua.
- Zeaittik?
- Laban [eitten dau haretxen] gaiñian. Berotzen danian, ezta? Lurruna edo izardixak berotzen danian, “dssssssuu!” Danak hanka. Hari eitten jako, ba, eitten gontsan [hesixa] sartu takien-takien buelta guztien edo […] be bai, ez deixen han behera… laban ein [ez deixen], jausi …
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!