Egur-ikatzaren garraioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mandazainek menditik auzoetara jaisten zuten karga, eta, han, gurdia betetzen zen eta hirietara eramaten zuten egur-ikatza: Irun, Errenteria, Donostia... Gero, butanoa sartu zen, eta, suak kentzen hasi zirenez, egur-ikatza sobera izaten zen.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Jose Luis Lardi
- Data: 2008(e)ko otsailaren 13a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: OIA-082/024
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Beste aurrerapen batzuk , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Alimaiyakin 'ta.
- 'Ta zuen karrua nolakua, nolakua zen? Karrua 'ro...
- Karrua...
- Gurdiyan itxurakua? 'O...
- Ez, ra, ra, radiyukin. Eurrezko radiyukin. 'Ta geo gaiñin zea, zea, burnizkua.
- Eta geo zer zittun, zeak...
- Geo... Erdiyan bi baranda ttiki 'ta atzea 'ta aurrea... Arruin burni bat 'ta atzin beste bat.
- Deus ez. Holoko, holoko altura bat.
- Bai. 'Ta hogei zako eamaten zittun karrun. Karrua hartu 'ta Iruna. Irunen hustu zakuk eta berriz 'e, berriz 'e Ergoina igual, mandazaiñan zai birea.
- Ordun batzutan itten zenuten menditikan manduakin zeonek jetxi.
- Bai, arratsin deskargatu itxian, geo hurrengo goizin kargatu mandun bihor... Karrua 'ta geo Iruna.
- Karo.
- 'Ta geo bazka itteko mandazaiña tortzeko berriz Ergoina. 'Ta kargatu 'ta berriz 'e Errentira 'ro, Donostira 'ro. 'Ta berriz 'e bazkaldu 'ta mendira mandazaiñak. 'Ta, geo arratxin itxea deskargatzea.
- Ordun zuek manduakin hasi ziñaztenin, ze iiten zun, attak seittu karrukin igual?
- Bai.
- Lembizi mandukin 'ta geo karrukin?
- Bai, bai. 'Ta geo, hemen sartu zian, geo... Zea sartu zen butano sartu zen 'ta geo bo! Denak butanoa! Denak sobra geo!
- karo.
- Nik, anaiyak 'e Juakiñek 'e zerratokiya zerran moztuyez saltzen zun bizkarrin, eurra 'ta biño geo butano sartu 'ta akabo dena!
- Oi! Errenteiyan 'e bazen propiyo, zea karboneiya. Ikatza 'ta eurra saltzen
- Bai, bai, Errenteiyan.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!