Gerran eroritakoak, gurdiz Lesakara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erlaitz inguruan fronte gogorra egon zen. Militarrak itzainen bila hasi ziren, zaurituak eta gorpuak Lesakara garraiatzeko. Domingo aitari bi semeak mandoekin bidaltzeko agindu zioten. Aitak erantzun zuen mandoak baietz baina semeak ez zituela bidali nahi. Eriyuk. Erittuk. Uztarriya, kurtela, kabilla, pertika.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Jose Luis Lardi
- Data: 2008(e)ko otsailaren 13a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: OIA-082/013
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Hota zein, zea, San Markosen zozten gorriyak 'o ezkerrak?
- San Markon eongo zin kontraiyuk. 'Ta hok hemendikan... Hemen, hemen mendi guziyak hartu zittuzten lembizi. Hemendik Erlaitzen 'e zea, frente gorra 'men zela. 'Ta geo hasi zin zeak, militarrak behiyakin 'ta zea, jendia eskaka hasi zen ayuda, herittuk eamateko. 'Ta zea, itzaiyak batzuk... Itzaiyak joten zin 'ta igual soldauk toritzetikan 'o ez dakit... Zerbatte iruitten difentia, zean uztarriyan... Zean, uztarriya kurterin eamaten zen ba kabilla, zeai pirtikan sartzeko . 'ta kabill hua aber zer zen 'ta pistola zelakun 'ta... Ez dakit, akaso broman 'o, broman 'ta ezin san zer 'zu ezin san hoa. 'Ta tartin eskualdunak 'e tokatzen dia 'ta haikin. Haik hemendik Oiartzundik Lesaka herittuk eamaten. Lengo bire zarretik ezin jonik. Bi soldao ezin eamanik gurdiyan. 'Ta geo gue attai eskatu manduak. Aleiya, bi semik bialtzeko mandukin, zea burniziyuk eamateko 'ta, Pikoketa 'ta, Erlaitzea 'ta. 'Ta geo san 'men ziyoten, beno, oaiñ aurrea jon ber zutela 'ta aber mando hutsak biali 'o ben mutillakin. 'Ta ez, gue attak ez, manduak utzi 'ta mutillak erretiatzeko. Geo hala, gerra gerra ai zela, geo gue anaiyak soldao zoztela, Eibarren kusi manduak. "'Ta hara, hara hi, gue manduak hemen ttuk! Hemen zabiltzak gue manduak, hemen zabiltzak!" Bai izautu 're auro!
- Ez, zea!
- Joe!
- 'Ta geo nozpatte bukatu zen gerra 'ro, 'ta holaxen.
- Hala 're utzi ziyotenin...
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!