Oiartzun (Gipuzkoa)

Altzatxikitik Saroberrekara arropa garbitzera

Altzatxikitik Saroberrekara arropa garbitzera <p>Altzatxikiko senide gazteenarekin egoten zen gehiena. Altzatxiki inguruko baserrietan ez zuten urik eta Saroberrekara joan behar izaten zuten arropa garbitzea. Ogia gorri-gorri frijitu, azukrea bota eta "Ala! Goazen, Joxetxo".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-075-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Altzatxikiko senide gazteenarekin egoten zen gehiena. Altzatxiki inguruko baserrietan ez zuten urik eta Saroberrekara joan behar izaten zuten arropa garbitzea. Ogia gorri-gorri frijitu, azukrea bota eta "Ala! Goazen, Joxetxo".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jangoikuan andria!
- Bai, bai.
- Joe! Harrekin amakiña bat buelta iña no ni, Altxikitikan Oiartzuna seitako meza. 'Ta astua, astuakin biyek tortzen giñan. Astua... zea, esniakin, 'ta goizin esniakin bajatu 'ta eliza jon, 'ta harrek beti Altzibarren zea hoiyek... Tarta zea hoitakuk 'o eoste 'izkin 'ta biyek martxa berriz mazkak ittea. Harren gain eoten zen, Antoninan gain eoten zen zea, hua zen gaztina 'ta han 'e kastigatu (...) izaten zen zea, behi janak ittea! 'Ta beti ni harrekin.
- Ze ittea? Behi kanak?
- Behi janak.
- A! Behi janak.
- Mazka, 'o... Nola saten... Hemen mazka 'o behi jana... Belarra... Harrek belarra ebaki 'ta nik bildu. Muti koskorra. 'Ta...
- Astuakin?
- Astuakin. Bueno gu ordun han... Nei bi bizitzatan, nei hango... Hango zea izate nitzen, Altxikin. Bi bizitzatan, e! 'Ta Antonina behintzat beti, hua zen gaztina han 'e, 'ta beti harrek nei beti eamaten zin zeara, launtzea. Hola ibiltzen giñan.
- 'Ta zu gustoa.
- Ni jolin! Ni gustoa. Nik horrengatik Donostira ez nun jon nahi izaten geo horrea. Donostira ez nun jon nahi izaten.
- 'Ta denak kaso ingo zizuten 'ta! Gustoa!
- Bai. Bi bizitzetan. Beste bizitzakua hor, Ualdetxon bizittu zen, zea, nola da hoi? Klementina. Igual izautuko zenun, ez dakit. 'Ta harrek berriz, ordun han giñan Altxikin, 'ta urik ez zen izaten hor baserriy hoitan, (habetan) bai, bueno, ura aldian 'ta zea biño. Haik Sauerrekako beko zokoa joten zin hortik, zea, Altzan barrena kriston birian joten zin zea erropa garbitzea 'ta. 'Ta erropa garbitzea hara (erramonen) joten zienian, astua dena erropaz betetzen zuten 'ta "Joxetxo, benga guazen" nei. Klementinak behintzat, beti nei eamaten zin launtzeko, 'o zeatzeko, beti 'o distraitzeko 'ro.... Beti behintzat, bakarrik ez zun...
- Hua zue zea pixkat (...)
- Bakarrikan ez zun harrek 'e jon nahi izaten. Neskak... Sasoi hartakuk gaiña hor e... Bildurra izaten zutenak. 'Ta beti ni muti koskorra. Zartayian gorri gorri gorri oliyotan ogiyak prentsatuta jarriko 'izkin, erreta, prejituta, ogiya prejittua, 'ta azukrikin bota 'ta haik paperin bildu 'ta: "Hala guazen Joxetxo, guazen zea, nekin!" 'Ta ni gustoa ordun! Gustoa bai. Ni Altxikin arront zea izaten nitzen.
- 'Ta ordun arropa garbitzea 'ta Sauerrekaiño...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia