Oiartzun (Gipuzkoa)

Altzatxikiko mutil koskorra

Altzatxikiko mutil koskorra <p>Udara Altzatxikin pasatzen zuen Joxek, eskolako barkazioetan. Altzatxikiko bi bizitzakoekin ibiltzen zen, denen enkarguak egiten. Barkaziyutan. Birexior. Pardelka arrautzakin. "Hortxe gozatzen nitzan ni, mutikoskorra". Hika.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-075-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Udara Altzatxikin pasatzen zuen Joxek, eskolako barkazioetan. Altzatxikiko bi bizitzakoekin ibiltzen zen, denen enkarguak egiten. Barkaziyutan. Birexior. Pardelka arrautzakin. "Hortxe gozatzen nitzan ni, mutikoskorra". Hika.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hola torri giñan behintzat handikan. Batzuk honea 'ta... Ni hementxe.
- 'Ta hoi, Altzatxikira ze tortzen ziñan hairi launtzea 'ta, 'o...
- Zea pasatzea, eskolako barkaziyuk nola izaten dia, bi hilaeteko 'ro hiruko 'ro... Izaten zien ordun.
- Udaran?
- Ba, udaran. Barkaziyotan etorri 'ta igual lau hilaete 'ro ya aztu, hara jotia aztu 'ta geo noizpatte joten nitzan. Bai.
- 'Ta hemen ziñanin hangoko mira izaten al zenun?
- Nik batez. Ni beti honea. Beti honea ni. Bai, ni beti honea, beti honea. Geo hemen 'e, Altxikin, bi bizitza, hantxe bi bizitza zin garai haitan, oain bat 'o, biño... 'Ta hoikin mendira eurreta 'ta joten nintzan goizin jun haikin batin mendira 'ro 'ta illunduta torri 'ta lohitan hor ibiltzen giñan Sastarreko lohi zulu hoitan 'ta. Hortxe gozatzen nitzan ni, muti koskorra.
- Hoixe, huaxe gustatzen, e? Lana in berko zenun, ba?
- Bo! Muti koskorra, ni hortxe, enkarguak iten, kompaziyo batea, Altxikitik... Altxikiko Maitxo san 'uten horren ahizpa Garañon... Garañon espostua zeon, Xotera, 'ta gora 'ta bera, ni arrautzakin igual. Goitikan hartu arrautzak eta nik Garañoa eaman. 'Ta geo hanguak Altomirakruzkuk tortzen zin arrautzak billa Garañoa.
- Bai, e?
- Bai, denak zea ibiltzen zian... Bai, 'ta... Jo! Batzutan ordia, handik... Altxikitik Garañoa bitartin bire xuhur zea bat zen ordun, (este...) Bire xuhur bat, belarsua (...)'ta bian (...) ttiki bat eurrezkua 'ta. Eun batian banijuan pardelka, zea arrautzakin 'ta irristatu 'ta pa! Denak bizkar azpin hartu arrautzak. Tortilla bertan in! Jon nitzan Garañoa neri haik denak zintzilik, txikittu nittula 'ta (Altziko Maixtek) hoik algarak.
- Ez zizuten erritik...
- Erritik ez ziten maten nei ordun. Muti koskorrai. Ez, behiñ 'e errita. Parra in 'ta "tortilla erra in duk hik!! Eta..."

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia