Gari-jotzea eta larrainak
Hizlaria(k):
Ibabe Ortueta, Enrike
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-108-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserri inguruko soro gehienak lantzen zituzten. Artoa eta garia ereiten zuten. Ganaduari zer jateko ematen zioten: arbia, erremolatxa, "erretxistoa" edo gari sorta. Gari-lanak auzokoak elkarri lagunduta egiten ziren, eta merienda ederrak egiten zituzten. Etxe atzeko lautadan jotzen zuten garia. Bekorotzarekin "korotznaixe" egiten zen, eta horrekin garbitzen zen larraina. Gero, haren gainetik behia trailuarekin pasatzen zen. Enrike gustura ibiltzen zen trailu gainean bueltaka. Behiak bekorotza egiten zuenean zartagin zahar batekin jasotzen zuen. "Matxakea" eta gari-jotzeko makina etorri ziren gero.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 07a
- Iraupena: 0:04:27
- Erref: ARA-108/005
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana , Baserria » Baserriko lanak » Garia , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!