Joxe Zabaleta Labandibar
Oiartzun (Gipuzkoa) (1929-2012)
Biografia
Karrikako Etxeberrikoa bazen ere, berez, Donostiako Mirakruzen jaioa zen Joxe. Baina oso gaztea zela etorri zen familia bertara. Ama zuten Etxeberrikoa. Karrikara bizitzera etorri baino lehen ere, eskolako oporrak Altzatxikin pasatzen zituen Joxek. Ama ez omen zen oso gustura etorri, baina beraiek honera eginda zeuden eta ez zuten mirarik egin. "Kastillano burro" deitzen omen zioten Karrikan, eta gero zer da, eta erdaraz ahaztu. Edonork esango zuen Joxe donostiarra zela: Oiartzungo bazterrak beste inork baino hobeto ezagutzen zituen eta baserrian ez ezik, mendian ere lan asko egina zen. Urte gehienak Diputazioan egin zituen, errepideak konpontzen, baina lantegi askotatik pasatakoa zen, 14 urtetarako lanean hasia baitzen. Oiartzuar petoa bagenuen ere, hitz batzuetan gipuzkera kutsua nabaritzen zitzaion.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OIA-075 | 2008 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi | ||
OIA-076 | 2008 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute