Gaztainak eta morokila jaten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-034-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko maiatzaren 16a
- Iraupena: 0:00:50
- Erref: ELG-034/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
Baiña aittitak babia ta urdaixa ta danak, harek ondo, harentzako ondo etorri zan.
-Hor esan dezu txapa izaten zala eta, beheko sua ala zer izaten zan?
-Beheko sua be bai.
-Laratza ze izaten zan?
-Gelatza hori zera? Gurian hor ez dao ipinitta, hor dao beheko sua ipinitta baiña ez dao gelatzik. Gelatza esaten da ba zein da ba horren atiorren moduan zerak, [onguak?] eta goixan gantxuakin katiau, goiko gantxuakin, ta gero behian kakua, ta morokilla ta eitteko han. Ta gaztaiñak-eta erretzeko eta. Gurian be hor dago baiña gelatzik...
-Gaztaiñak erretzen zittuzuen?
-Bai, bai. Gaztaiñak katxarruan...
-Danboliña...
-Danboliñian buelta emon eta gaztaiñak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!