Donostia (Gipuzkoa)

Ezkontza-gurdiarekin

Ezkontza-gurdiarekin <p>Etume baserriko ezkontza-gurdia. Gurdian zer zeraman. Idiak dotore. Soinua ateratzen zuen. Baserrietan gazta eta ardoa edaten zuten. Ezkontza, goizeko zazpietan; gosaria eta bazkaria.</p>
Tamaina:

Etume baserriko ezkontza-gurdia. Gurdian zer zeraman. Idiak dotore. Soinua ateratzen zuen. Baserrietan gazta eta ardoa edaten zuten. Ezkontza, goizeko zazpietan; gosaria eta bazkaria.

Transkripzioa

-Eta zuk ezautu dezu arreoa. Gurdi... ezkontzako gurdiya eta...
-Bai.
-Bai?
-Ezautu (d)et. Eta gaiñea nere ezaun batek, ikusi (di)yot.
-Eta ze baserritakua zan edo…?
-Ze basarritakua zan… Zan Etume. Etume.
-Etume?
-Bai. Gaur “villak” dia han, gaur ez do /ezto/ basarriya. Gaur villak. Baiño e, gu eliza jute(n) giñan bezpereta. Bezperak. Eta bezperetatik atea, eta jende asko don garaiyian pasatzen zan zea, pasa zan. Eta han eaman zituzten gurdiyian ba danak, gauza guztik. Basarriko gauza guztik. Eta geo zea, ohiyak eta, zea, kuartuan bihar dian gauzak.
-Gurdiyan?
-Bai.
-Koltxoiak eta danak?
-Danak. Eta umientzako siheska´re bai. Dana.
-Eta maindiriak ere bai?
-Dana konpleto. Maindiriak guk ez giñun ikusi, baiño han jungo zian!
-Klaro.
-Bai.
-Eta gurdi baten... dana... ikusi iten zan, ez?
-Bai.
-Eta gurdiyan atzetik juten zian ala…?
-E?
-Gurdiyan atzetik juten ziran?
-Gurdiyen atzetikan juten zian /jutentzian/ ba ez takit, nobiyuak juten zian eo zeak juten zien. Eamaten zituen iriyak dotore-dotore. Eamaten zituen: kopetian eamaten dute ba, morlakin ta, dotore-dotore. Ta bizkarrian eamaten zuen manta, morlak jarrita. Oso dotore eamaten zituen.
-Semea: Beste gauz bat falta zaizu esatia, ama. Soiñuik ez zun /etzun/ ateatzen?
-Soiñuba ere bai. Soiñua ere ateatzen zun hola: txirrirriñ, hola. Ta bazekizun bazatorrela. Urrutitik, txirrin.
-Semea: Gurdiyai jartzen zioten zerbait soñuba ateatzeko, aurreko basarriyak jakin dezan nola datozten, ta /da/ ardua ta gazta haik pasaderaako...
-Prepatzen zuten.
-A, bai, e? Orduan…
-Orduan´de bazian gauzak! Beste erakuak.
-Klaro. Eta orduan baserriyetan ardua eta gazta preparatzen zan.
-Bai. Han pasatzeko. Han pasa bihar bazun.
-Pasadizuan, ardua eta gazta.
-Bai.
-Eta ze iten zan hori… karrua, gurdiya ze juten zan, baserri batetik bestera?
-Bai, bai. Etxe batetik bestea ezkontzen zian. Ezkontza igual izaten zan: mutilla hemengua eta neska horkua.
-Eta neska juten zan mutillan etxera normalian, ez?
-Bai, bai, gehiyenian.
-Gehiyenian.
-Bai.
-Eta orduan ohitura hori… lehen, ezkondu hola iten ziran lehen.
-Bai.
-Baina gero hori aldatu in zan…
-Aldatu. Ta leno boda´re nik ezautu (d)et goizian zazpitan.
-A, bai, e? Eta bazkariya?
-Ta gero bazkariya iten zuen.
-Etxian?
-Geo iten zuen gosariya. Ta geo iten zuen bazkariya! Bai.
-Orduan, gosariya... Eta egun bat baiño gehiyo irauten zuten bodak-eta ezautu dituzu?
-Bai, hoi ya galdu zan, baiño iten zuten. Txekorra-edo hil, ta /da/ hua jan arte, ala, e(g)unero.
-Egunero?
-Bai.
-Eta musika-eta: soiñu jolia-eta etxera eramaten zan?
-Bai, soiñu joliak beti izandu dia, beti, Igeldon.
-Bai?
-Bai. Soiñuakin ta...
-Holako, holako ezkontzetan, soiñu jolia jungo zan etxera, ezta?
-Bai.
-Eta jende asko juten zan, ez? Familikuak eta...
-Bai, bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia