Zarautz (Gipuzkoa)

Janaria: ze barazki eta lekari izaten zituzten.

Janaria: ze barazki eta lekari izaten zituzten. Zer jaten zuten baserrian. Urte guztian izaten zuten tomatea. Asko izaten zuten eta enboteilatu eta saldu ere egiten zuten. Barazki ugari izaten zuten: eskarola, ilarrak... Gosaltzeko taloa eta esnea. Artoa eta babarruna hartzen zituzten soroan. Ganaueri

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-018-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zer jaten zuten baserrian. Urte guztian izaten zuten tomatea. Asko izaten zuten eta enboteilatu eta saldu ere egiten zuten. Barazki ugari izaten zuten: eskarola, ilarrak... Gosaltzeko taloa eta esnea. Artoa eta babarruna hartzen zituzten soroan. Ganaueri
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze jaten zan etxian garai hartan, baserriyan, zuen baserriyan, ze jaten zan? Ze, hor Urdaneta aldean ta eon gea ta egunero babarruna jaten omen zuten hor.
- Gurian 'e bai.
- A, zuek 'e bai?
- Aurrena zopa, berdura, itxian ona iten gendun berdura, ta babarruna, hoiek beti izango zian. Ta babarrunak izango zun o zeziña, o txerrikiya o zerbait, eta, hua haiekin. Ta beste batzutan haragi pixkat [...], baiña jeneralian jayian bakarrik salda, orduan fideo iten zan. Baiña gaiñuntzian baatxui zopa, zeozen zopa in, o berdura... ta egunero babarruna. Ta geo gaiñian o tomatia, urte guztiyan eukitzen gendun tomatia.
- Urte guztiyan?
- Bai, porke tomatia iten zan saltzeko, ta geo [...] ta [...] plaza eaman, ta bestia enbotellatu ta itxian. "Y luego aquello aguantaba todo el año".
- Ordun, baatzan ze jenero hartzen zenuten, epokaz? Esate bateako, udaberriyan...
- Letxuak, eskarolak, azelgak, danetik, bainak, illarra, patata, patata asko iten gendun. Patata 're urte guztirako izaten gendun. Asi ke gosia ez gendun pasa. Nik, esango bagenduke gosia pasa gendula, gezurra! Jan nahi genduna ez, e!
- Babarruna 're bai, ordun?
- Bai, ta nei ez zitzaten gustatzen. Ez zait gustatzen. Baiño izango zan zerbait, berdura o... jateko. Jateko ez, jarriko zien. Taluak eta esnia afaitan ta gosaitan igual.
- Ta ordun barazkiya ugari?
- Baazkiya ugari.
- Etxean jan ta saldu baita.
- Saldu bai. Etxian nola iten zan barazkiya beti izate gendun, sasoyan sasoieko gauza.
- Ta gero udan ze iten zan, udan ze barazki?
- Udan? Ba, oaintxe bezela, igual.
- Ta, eskarola 're bai, ordun, garai hartan, eskarola 're bai, e?
- Eskarolak 'e bazian.
- Lorea ta erabiltzen al zenuten?
- Ez, behiñ 'e ez gendun loreik in. Geo karduak 'e baita. Hori gero.
- Eta ganauentzat? [...].
- [...] eta belarra. Eta geo, artua ta babarruna iten zian, soruan, eta artua, eta geo han arbiya iten gendun eta erremolatxa sartzen gendun tartian, ta hua 're ganauantzat.
- Ta artua?
- Artua, iriña iten genduna taluak iteko, ta gaiñontzekua ganauantzat.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia