Oiartzun (Gipuzkoa)

Mirakruzeko nagusiak, mutil koskorretan

Mirakruzeko nagusiak, mutil koskorretan <p>Mirakruzen bizi zirenean, meza-laguntzaile ibiltzen zen. Puertotik kamioiak ezin igorik ibiltzen ziren, eta mutil koskorrek kokoak eta platanoak lapurtzen zituzten kamioietatik. Ategorrietakoak kontrarioak zituzten. Mendiolara joaten ziren lapatara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-075-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mirakruzen bizi zirenean, meza-laguntzaile ibiltzen zen. Puertotik kamioiak ezin igorik ibiltzen ziren, eta mutil koskorrek kokoak eta platanoak lapurtzen zituzten kamioietatik. Ategorrietakoak kontrarioak zituzten. Mendiolara joaten ziren lapatara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- 'Ta holaxe. Hoi ya graba... Hartzen... hasiya al 'zu hartzen?
- Bai.
- A...!
- Hoi dena jasotzen ai da.
- Pues... Geo monjatan monagillo 're ibiltzen nitzan ni ordun han.
- Han?
- Bai, Altomirakruzen. Monagillo! Jolin! Han itten genittun guk... Bo! Herreran eskolan ibiltzen giñan, Herreratik eskola, Altomirakruzea, pues, kamioyak ordun iyotzen zian puertotik kokokin, platanukin 'ta maldan gora ezin iyo garaiy haitan, bakizu, kia besteik ez, bum, bum, bum, bum, bum. Ke tartian 'ta, gu koko lapurtzen hairi! Bai. 'Ta itten genun koko hartu 'ta kolkuan 'o bolsillotan sartu, 'ta geo sakristiara joten giñan, zea, eskolatik ate orduko han izaten genun ilunaarrero zea, 'ta hara joten giñan 'ta geo han zean utzi. Beti kokok, ze sakristiyan... Hemen sakristiya saten da, zea 'ta... Hara jon 'ta han utzi kokuk barrenian, 'ta geo zea hoi jantzi 'ta apaizai launtzea joten giñan. 'Ta hua, gu, geo hara joten giñaneako, monja bat bagenun arron maja 'ta harrek torri 'ta denak biltze 'izkigun 'ta béak eaman. Bai, 'ta béak parra itten zigun, beti gui.
- (...)ez zun maten?
- Ez, ez ez. Ez zun maten. Batin meza launtzen ai zela, (...) meza maten 'ta gu ra! Zuzenian jantzita jonga 'ta platanuak eta bolsillun, 'ta hola, aldarea distantzi puska itten zen 'ta nei platano bat hola eroi zian (...) ai giñala 'ta monja hua diximulo errian, atzin zea zon han ordun, silla bat, zea bitartian, bakarrikan monagilluk eta monjak eta ibiltzen zin. Monja hua jon 'ta platanua kendu 'ta sakristiyan eaman 'ta... Gu gaztetan arront... Boa! Altomirakruzen gu giñan ordun bertako nausiyak bezelaxe, muti koskor guziyak. Barriyoko zeak.
- Karo, hua dena zea (...)
- Ba! Gu denak han ibiltzen giñan... Muti koskor guziyak... Denak hantxe. Fubolian 'ta denak harrika, Ategorrietako jendiai,
- A bai?
- A! Barriyo bat bestiai. 'Ta Altomirakruzkuk jeneralin gorrotua Ategorrietakui ziyoten, geniyon, 'ta Intxaurrondo... Este... zea, Herrera aldea, geo eskola 'ta hara joten giñan beti 'ta, 'ta Intxaurrondoa 'ta, hoikin ya...
- Haikin ongi! Ategorrietakuk!
- Bai.
- 'Ta Ategorrietakuk zer zin (abetxixiuk) 'o hola? 'O zuek bezelakuk?
- Nik ez dakit, beti xexiyantiuk 'o... Ez dakit ze! 'Ta Ulia aldea iyo haik kuadrilla 'ta gu 're bai hortik betik gora Mendiola aldea. Mendiola ez dakit bakizun non den? Mendiola gaiñ hortan! Hara iyo 'ta gerra han, harrika bata bestiai. Bai. Hola ibiltzen giñan gu gaztetan, zea hoitan, gaiñ hoitan.
- Erki gotzen za?
- E?
- Erki gotzen za hoi dena!
- Jolin! Geo attakin lapata jaitan nola joten giñan 'e bai. Zea, Mendiolan hauzko aldea, arrokata. Lapata 'ta. Lapak harrapatzea 'ta.
- Bai, bai. bai.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia