Oiartzun (Gipuzkoa)

Mojen eskola

Mojen eskola <p>Kaleko mojen eskolara joaten zen, Gurutzetik oinez. Orain Manuel Lekuona Biblioteka dagoen tokian zeuden mojak. Eskolaz gain, zaharrak ere zaintzen zituzten. Zortzi urtera arte mutilak eta neskak batera ibiltzen ziren. Baina gero mutilak beste tokietara joaten ziren eta neskek segitzen zuten. Eskola beraiek garbitzen zuten, baina superiorak etortzen zirenerako garbiketa sakonagoa egin behar izaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-028-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kaleko mojen eskolara joaten zen, Gurutzetik oinez. Orain Manuel Lekuona Biblioteka dagoen tokian zeuden mojak. Eskolaz gain, zaharrak ere zaintzen zituzten. Zortzi urtera arte mutilak eta neskak batera ibiltzen ziren. Baina gero mutilak beste tokietara joaten ziren eta neskek segitzen zuten. Eskola beraiek garbitzen zuten, baina superiorak etortzen zirenerako garbiketa sakonagoa egin behar izaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai.

- Noa joten ziñan?

- Monjeta.

- Kalea?

- Kalea. Oiartzungo... Kalea, oan zea Don Manuel bi... Len biblioteka don leku hortan zozten monja Merzedariak eta... Haik eukitzen zittuten orduko e... erareko person batzun zaintze zittuten, bertan eukitzen zittuten eta geo... Lembiziko plantan zozten bi eskola. Bat hasiyeretikan komuniyo ttikiya iñ artekuk, han neskak eta mutillak ibiltzen giñan eta geo, zortzi urte ingurun mutikuk handikan atera in ber izaten zuten eta nexkak pasatzen giñan beste eskolara, eskola haundiyagoa, adiñ gehiyoko eskolara. Eta bitan genittun bi monja, eskola ttikiya saten geniyonan Sor Maria Luisa eta eskola haundiyan Sor Maria Elena. Eta han hori, bukatu arte. Eta geo e... Zea, urtian behin tortze 'izkigun superiorak urte guziyan intako lana haik baloratzen ziguten eta... Orduko itten genun eskola dena garbittu. Urte guztiyan guk garbitzen genun eskola, biño superiorak torri ber zuten egunero, oi... Egun hartako itten genun, bueno uan esango genuke bezela, liempieza generala. Eskola dena garbittu eta...

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia