Oiartzun (Gipuzkoa)

Diru mugimendu gutxi: trukaketa eta errazionamendua

Diru mugimendu gutxi: trukaketa eta errazionamendua <p>Lehen erosi adina trukatzen zen. Dendara arrautzak eraman eta etxerako behar zena hartzen zen. Gerra ondorengo errazionamendua ere gogoan du: hiru kategoriatan banatuak zeuden kartillak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-028-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen erosi adina trukatzen zen. Dendara arrautzak eraman eta etxerako behar zena hartzen zen. Gerra ondorengo errazionamendua ere gogoan du: hiru kategoriatan banatuak zeuden kartillak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zu gotzen za, diruz aparte trukaketaz gotzen za?
- Bai, bai, bai. Arrautza asko. Arrautza dendata asko. Arrautza eaman dendata eta guk itxian ber genuna. Bai. Baita're geo gerra ondorengua izanagatikan'e akordatzen naz razionamentua. Hoi're akortzen naz. Hiru kategoria zin: primera, segunda ta tercera. Ta primerakuk zuten ogiya kantidade gutxiyo eta oliyua ta, e... Letxekondesada ta txokolatia 'ta hoi kantidade haundiyuo. Eta terzerakuk zuten ogiya kantidade gehiyo, letxekondensadikan ez, eta gaiñeko jenerua're kantidade ttikiyuo. E... Kartilla batzuk zin eta haikin joten giñan uan Arrandeiya Maritxu den hortan Baraiberrenak ardo almazena zuten ta han banatzen zuten razionamentua. Bai. Eta hara joten giñan, eta nik eamaten nittun itxekuk eta Austiñenekuk. Eta famili haundiya zen han, ta gaiña primerakuk zin haik, primera kategoriakuk eta ordun marmita batin oliyua. Ta ni batetikan gaztia ta, bestetikan ttikiya, han joten nitzan oliyua birian galduez hairi eamatea. Ogiya eunero eamaten genun, ta ogiya billa beak tortzen zin guen itxeaiño, biñon hillabetin behingo razionamentu hura neonek entreatzen nun. Eta beno, bireko nekik aztutzen zin hara jon ta txokolatia ematen zitenin. Dena aztua gelditzen zen. Bai.
- Txokolatia're razionamendun barrenin al zon?
- Bai, bai. Haikentzako bai, primeran barrenin baitzon. Biñon terzerakuntzako ez zen... Txokolatia nik uste dut kantidade ttikiyun maten zigutela, biñon letxekondensada behintzat, ez. Ez ziguten ematen guri.
- Ta hoik zertik 'te zen, kategori difentik?
- Hoi... Esplikatzen ez dakit. Biñon akordatzen naz hiru kategori hoik zila. Eta... Ogiyana're akordatzen naz ongi, eta letxekondensada ez genula izaten're bai. Binon gaiñekun ez dakit hoi zergatik izaten zen.
- Eta ogiya ez zen asko... Bueno denetik gutxi izaten zen, ogiya're gutxi!
- Ogiya gutxi bai. Ogiya gutxi ta txarra.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia