Ereño (Bizkaia)

Ereñoko eskola; irakasleak

Ereñoko eskola; irakasleak <p>Ere&ntilde;oko eskolan ibili zen. Neskak eta mutilak aparte ibiltzen ziren eskolan. Irakaslea Abadi&ntilde;oko emakume nagusi bat zen eta lo egoten zen eskolan. Ez omen zuten erdaraz ere ikasi. Gizona Mungiako don Francisco Arrieta zen, gizon gogorra, jo ere egiten zituen eta. Inguru guztietako umeak biltzen ziren Ere&ntilde;oko eskolan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ereñoko eskolan ibili zen. Neskak eta mutilak aparte ibiltzen ziren eskolan. Irakaslea Abadiñoko emakume nagusi bat zen eta lo egoten zen eskolan. Ez omen zuten erdaraz ere ikasi. Gizona Mungiako don Francisco Arrieta zen, gizon gogorra, jo ere egiten zituen eta. Inguru guztietako umeak biltzen ziren Ereñoko eskolan.

Transkripzioa

- Ta eskolara junikoa zara zu?
- Bai.
- Ta nungo eskolara juten ziñen?
- Ereñora. Ereñon eskolie. Bai.
- Ta eskolan zer egoten ziñien, neskak eta mutillek nahasteta?
- Ez. Neskak aparte ta mutillek aparte. Bai.
- Ta maistrie kanpotarra?
- Bai. Abadiñoko alabie. Zaharra koitxadie. Lo egoten zan eskolan. Erdera be ez gendun ikesi guk eskolan. Keba, euskeraz. Ta gixona Mungixekue, Don Francisco Arrieta. Zuk ezetuko dozu Amaia. Ez, keba, zuk horrek ez. Don Francisco Arrieta. Baia geiztue! Baten, eskolan askorik erakutsi ez baia txatxamurkadak-eta, bueno! Zinturiegaz joten eta zinturie ibiltzen eban. Zan e...besuek onak ekozan baia atzamarrak holan, holan, ta atzazalak holakuek eta txatxamurke, bueno! Belarri atzien txatxamurke. Iñoiz jun nintzen ni odola darixola etxera belarri atzien txatxamurkadak eindde. Haren atzamarrak, bueno! Eta eskolarik ikesi... zer erakutsiko doskun ba! Errekreo. Urteten gendun kanpora ta, klaro, hainbeste mutil umetan Ereñon orduen, umetan burdi-bete: Omakuek, Gabikekuek, danak Ereñoko eskolara. Omatik, e! Danak Ereñoko eskolara. Umetan, neskatan, bueno!

Egilea(k): Ariane Ensunza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia